Israelek 30 palestinar bizirik erre ditu Gazako eskola batean, eta gosetea areagotzen ari da zerrendan

  • Maiatzaren hasieran zerrendaren aurkako oldarraldia "gogortuko" zuela iragarri ondoren, esandako berresten ari da Israel: azken 224 orduetan 50 lagun hil ditu. Gainera, Gazan bizi diren 2,5 milioi palestinarrek pairatzen duten gosetea areagotzen ari da azken asteetan. Gernika-Palestinak Israelen erasoak gelditzeko "neurri zehatzak eta eraginkorrak" eskatu ditu agerraldi batean. Madrilen bildu dira igandean hogei herrialdetako ordezkariak, Tel Avivi presioa ezartzeko hartu beharreko neurriez mintzatzeko.


2025eko maiatzaren 26an - 09:33
Azken eguneraketa: 13:37
Gazako eskola baten aurkako erasoaren ondorioak, gutxienez 30 hildako utzi dituena. Dawoud Abu Alkas/ Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Israelek Gazaren aurkako oldarraldia "gogortzea" eta zerrenda erabat okupatzea xede duen plana iragarri zuen maiatzaren hasieran, eta esandakoa berresten ari da geroztik: azken 24 orduetan 50 lagun hil ditu, horietatik 30 inguru errefuxiatuen babeslekua zen Gaza iparraldeko Fahmi Al-Jarjawi hiriko eskola batean, bonbardaketa baten ondorioz bertan zeudenak bizirik erre ondoren. 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia areagotu zuenetik, gutxienez 54.000 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 700 inguru joan den asteko igandeaz geroztik.

Aire erasoak soilik ez eta zerrendan dauden palestinarrek pairatzen duten gosetea ere areagotzen ari da. Izan ere, asteartean Tom Fletcher NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Gaietarako buruak zera ohartarazi zuen: hurrengo bi egunetan laguntza humanitariorik jaso ezean, 14.000 haur txiki palestinar hilko zirela. Martxoaren 2an erabateko blokeoa ezarri zuenetik, Israelek zerrendara oinarrizko elikagaiak zeramatzaten kamioiak sartzea oztopatu zuen, joan den asteartera arte: NBEk adierazi zuenez, asteartetik ostegunera bitarte 90 kamioi sartu ziren Gazara, eta beste 105 zeuden zain mugan. Aintzat hartuta zerrendan 2,5 milioi palestinar bizi direla, eta 2023ko urriaren aurretik bertara egunero 500 kamioi sartzen zirela, kopuru eskasa da.

Gazako Gobernuaren prentsa bulegoak datu ikaragarriak eman ditu: martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik. Horietatik 58 destrunizioak jota hil dira, beste 26 lagunek giltzurruneko gaixotasunak zituzten eta ezin izan dituzte behar bezala artatu. Gainera, nazioarteko erakundeek nahiz estatuek eskainitako laguntza humanitarioaren ordez, Israelek Gazara heltzen diren oinarrizko baliabideen gaineko kontrola hartzeko asmoa erakutsi du azken egunetan: Gazarako Erakunde Humanitarioa eratu zutela iragarri zuten AEBek joan den astean, eta berehala jaso zuen nazioarteko erakunde humanitarioen nahiz NBEren gaitzespena. Esaterako, Fletcherrek erakunde horrek gosetea "gerra arma" gisa erabiliko lukeela adierazi zuen, eta zerrendara heldutako elikagai kopurua "helburu politiko eta militarrek" baldintzatuko luketela.

"Neurri zehatzak eta eraginkorrak" eskatu ditu Gernika-Palestinak

Gazaren aurkako erasoak gelditzeko eta laguntza humanitarioaren blokeoak eragin duten "infernuarekin" amaitzeko, "neurri zehatzak eta eraginkorrak" eskatu zituen Gernika-Palestina herri ekimenak larunbatean eginiko agerraldian. Donostiako Alderdi Ederren bildu ziren hainbat alderdietako, sindikatuetako edota beste hainbat eragiletako ordezkariekin, eta iragarri zuten ekainaren 1ean, igandean, mobilizazio bat egingo dutela, mobilizazioak baitira "herritarrek injustiziei aurre egiteko duten tresna boteretsua". Gainera, uda ate joka edukita, "plan oso bat" antolatzen ari dela aurreratu zuen Gernika-Palestinak, jaietako testuingurua baliatuta eragileak "genozidioaren kontrako aktore" bilakatzeko.

Israeli presioa egiteko neurriez mintzatzeko bildu dira hogei herrialde, Madrilen

Hogei herrialdetako ordezkariak bildu dira igandean Madrilen, Israeli presioa egiteko hartu beharreko neurriez mintzatzeko nahiz bi estatuen soluzioan berresteko. Europako Batasuneko, Arabiar Ligako eta OIC Konferentzia Islamikoaren Erakundeko kide diren herrialdetako delegazioak bertaratu dira Espainiako hiriburura, eta biltzarren ondoren eginiko adierazpenetan, Espainiako Atzerri ministro José Manuel Albaresek proposatu du Israeli armen salmenta etetea. "Israelgo herriak duen bakerako eta segurtasunerako eskubide bera, eskubide berbera, herri palestinarrak ere badu", aldarrikatu du Albaresek, baita EBk Israelekin duen akordio komertzial oro bertan behera uztea ere: "Herri palestinarrak ez du zertan betirako errefuxiatuen herria izatera kondenatuta egon behar".

Halere, Centre Delas erakundeak apirilaren 25ean plazaraturiko txostenak zehazten duenez, 2023ko urrian Israelek Gazaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik, 40 kontratu baino gehiago sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin loturak dituzten armamentu enpresekin –Israelgo enpresekin, horiek Espainian dituzten filialekin edota Israelgo lizentziapean ekoizten dabiltzan Espainiako Estatuko sozietateekin–. Gainera, txostenak argitara atera du Espainiako Gobernuak, Israelgo armak inportatzen jarraitzeaz gain, Israelgo segurtasun eta defentsa enpresei "inoiz baino kontratu publiko gehiago" esleitu dizkiela: orotara, 1.041 milioi euroko balioa duten kontratu publikoak. Israeldik Espainiara iristen diren arma eta munizio inportazioei bakarrik dagokionez, balioa 36,7 milioi eurokoa izan da 2023ko urritik 2025eko otsailera. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


Teresa Aranguren. Lekukotasunaren ahala
"Gatazka palestinar-israeldarra deitzen zaion hori kasu kolonial bat da, argi eta garbi"

Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


Israelek lurreko inbasioa hasi du Gazan, AEBen oniritziarekin

Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]


2025-09-16 | Antxeta Irratia
Egunero Palestinaren aldeko kazeroladak egiten hilabete daramate Irungo Kateako bizilagunek

"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]


2025-09-15 | Ahotsa.info
MTorres, TEVA eta Zara enpresen salaketa egin du igandean Palestinaren aldeko martxak Nafarroan

Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]


2025-09-15 | Jon Torner Zabala
Palestinarekin elkartasuna
Espainiako Vueltaren ez-amaiera nahasia, egunotan bizi izandakoen bidetik

Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Palestinarekiko elkartasuna oso presente egon da Kontxako Banderan, traineruetatik zaleetara

Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]


Abian da Tutera eta Hendaia lotu nahi dituen Palestinaren aldeko martxa

Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]


Von der Leyenek Israelekin akordioak “partzialki” etetea proposatu du, baina EBk hori adostea “oso zaila” izango dela iragarrita

EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude