Israeldar soldaduek futbolari palestinarra hil dute Zisjordanian

  • Ahmad Atef Mustafa Daraghmeh 23 urteko gaztea Thaqafi Tulkarem taldeko goleatzaile nagusia zen. Zisjordania iparraldeko Nablus hirian tirokatu dute israeldar soldaduek, goizaldean piztutako liskarren erdian.


2022ko abenduaren 23an - 10:16
Argazkia: Palestine Online/Twitter

Hankan eta bizkarrean tirokatu dute soldaduek, Wafa agentziak jakinarazi duenez. Soldaduak, Josef-en Hilobira errezatzera zihoazen israeldarrak babesteko bertaratu dira, palestinar talde batek eraso egin dienean –lehergaiak baliatuta–, Armadak azaldu duenez: "Soldaduen bizitza arriskuan ikustean soldaduek tiro egin dute". Ahmad Atef Mustafa Daraghmeh hil eta beste hainbat palestinar zauritu dituzte.

Hamas erakunde palestinarrak adierazi du Daraghmeh taldeko kide zela, baina ez du argitu liskarretan zer parte hartze izaten ari zen soldaduek tirokatu zutenean, Al Jazeerak jakinarazi duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Egiptok eta Libiak bat egin dute Hegoafrikaren genozidio salaketarekin

Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude