Israel taldeak “estatu sionistaren zuriketa” gauzatzen duela salatuko dute Ordiziako Klasikoan

  • Hogei txirrindulari taldek parte hartuko dute astelehenean Ordiziako Klasikoaren 99. edizioan, horien artean Israel Premier Tech-ek. Goierriko Palestinaren Lagun Sareak deituta, elkarretaratzeak egingo dira lasterketa hasi aurretik eta amaitzean.


2022ko uztailaren 22an - 07:46
Pasa den ekainean, Route d’Occitanie lasterketan 'Palestine Vaincra' kolektiboko hainbat kide. / Samidoun
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Israel-Premier Tech taldeak estatu sionistaren zuriketa gauzatuko du Ordiziako Klasikoan", salatu dute. "Arazoa zein den galdetuko duzue batzuek,  kirolariak besterik ez direla-eta", dio Palestinaren Lagun Sareak, hedabideetara igorritako mezuan. "Talde hau Ordiziara Israelgo enbaxadore bezala dator. Sylvan Adams, taldeko jabe nagusiak, garbi utzi du behin baina gehiagotan bere helburua Israelen irudia hobetzea dela, mundu osoan geroz eta kritika gogorragoak jasotzen dituen bitartean palestinarren giza eskubideen etengabeko urraketagatik".

"Israel ezin dugu normalizatu kirolen bidez", dio prentsa-oharrak. "Palestinarrak egunero tirokatzen eta beren lurretatik kanporatzen dituzten bitartean gure herrira irribarre lagunkoi batekin azaltzen zaizkigu israeldar kirol taldeak. Europako txapelketetan normaltasunez ari diren bitartean, palestinarrei euren lurretan bizi zein kirola normaltasunez egitea ukatzen zaie sistematikoki". Israelgo kirol taldeak "normaltasunez" gonbidatzeak Palestinarren kontrako proiektuari bultzada handia ematen diola gaineratu du Lagun Sareak, "proiektu koloniala estatu normal bezala ikustea lortzen baitu".

Hori horrela, palestinar herriari babesa agertzeko elkarretaratzeak deitu dituzte astelehenerako, txirrindularien aurkezpenean, irteerean eta helmugan.

 

Parte hartze polita

Vincenzo Nibali, Miguel Angel Lopez, Esteban Chavez, Juan Ayuso, Alessandro De Marchi eta Simon Yates ziklistak Ordizian izango dira astelehenean. Alejandro Valverde espainiarra izena emandakoen zerrendan dago oraingoz, baina ez dute erabat baieztatu lehian izango den, Iñaki Gurrutxaga kazetariak Goierriko Hitzan plazaratutako artikuluan irakurri daitekeenez.

Duela ehun urte, 1922an, jokatu zen Ordiziako Probaren lehen edizioa, eta datorren urtean egingo da 100.a. Aurtengoa, hortaz, hainbat ekimen jasoko duen ospakizunen abiapuntua izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Asteasuko Mecanocaucho enpresak harremanak eten ditu Israelgo arma fabrikarik handienarekin

Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.


2025-10-10 | Irutxuloko Hitza
EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman ditu EHU-Palestinak

EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.


Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.


Hainbat ekintzaile nafar polizia-etxera deituak, Vueltako protesten harira

Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.


CAF Bartzelonako metroaren kontraturik gabe gera liteke, NBEren zerrenda beltzean dagoelako

Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


Flotillaren bahiketak sumina piztu du Euskal Herrian eta munduan barrena

Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.


Jerusalemgo tranbia
CAFeko zuzendaritzari desadostasuna adierazi diote langileek ordubetez lan egiteari utzita

Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]


Francesca Albanese, NBEko errelatorea: “Israelek flotilla geldiaraziko balu, nazioarteko legea urratuko luke berriro”

Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


Jerusalemen egiten ari den tranbia giza eskubideekin bat datorrela berretsi du CAFek

Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.


2025-09-24 | ARGIA
Omar Barghouti, BDS mugimenduaren sortzailea
"Etsipenaren aurkako antidoto itxaropentsu bihurtu da BDS"

Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]


Eguneraketa berriak daude