1996an Bidasoaldeko Emakumeak taldeak eztabaida piztu eta urte hartan 57 emakume eskopetari atera ziren Irungo alardean, tentsio eta liskar handien artean. Hondarribian ere saiakera egin zuten hainbat emakumek. Orduz geroztik, aurreiritziz jositako haustura soziala gertatu zen bi herrietan. Azken urteetan alarde parekidearen desfileak istilu larririk gabe egin ahal izan dira, baina ez era normalizatuan. 20 urte geroago, aurten ere beste behin ere emakumeak alardean izan dira ekainaren 30ean, eskubideek eta festak bat egin dezaketela erakutsiz.
Arratsaldean ere alardeak festa giroan egin du udaletxeko plazaraino dagoen ibilbidea. Alarde parekideak jende askoren txalo artean igaro du Kale Nagusia, beste zenbaitek bizkarra ematen zioten bitartean.
20 urteren ondoren, normalizaziorantz urratsal ematen ari dira, baina oraindik berdintasunean eta herriko agintarien onarpen berarekin desfilatzen ez duten bi alarde daude.
#Alardea frisante! pic.twitter.com/q7rXcPt3mR
— Garikoitz Lekuona I. (@Garileku) 2016(e)ko ekainak 30
Denis Itxaso PSE-EEko kultura diputatuak eman dio aurten hiriko bandera alarde parekideari, Markel Olano kanpoan baita.
Paradoxikoki bere alderdikide den Jose Antonio Santanok ez dio harrerarik egin emakumeak berdintasunean parte hartzea onartzen duen alardeari eta bandera emateko orduan baten batek kargu hartu dio horregatik Itxasori.
Irungo bandera eskuetan du Itxasok. Kontu hartu diotenak badira: 'Zu ez zara Irungo alkatea'. 'Non dago Santano?'. @berria #alardea
— Arantxa Iraola (@ArantxaIraolaAl) 2016(e)ko ekainak 30
Itxasok ez du adierazpenik egin nahi izan momentu horretan, baina horren aurretik honako txioa zabaldu du:
Irungo jaietan, Alardeak ikustera #sanmarciales16 Zorionak Irun, gozatu jaiak pic.twitter.com/KRwY59B8i9
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) 2016(e)ko ekainak 30
Ezkeneko urteetan gertatu bezala, alarde parekidean parte hartzen ari direnak festa giroan egiten ari dira ibilbidea, bazterretan bildutako jendearen animo oihu eta txalo artean. Jaizkibel konpainiak bere Twitter kontuan honako bideoa paratu du:
¡ Gora San Martzial! ¡ Gora Alarde PAREKIDEA! pic.twitter.com/5TRFTmoDy4
— Jaizkibel Konpainia (@Jaizkibel6) 2016(e)ko ekainak 30
Jaietan ere eskubideak denontzat direlako, gora #EmakumeakAlardean, ta gora alarde #parekidea! pic.twitter.com/HPiJSgB6WX
— GA Gipuzkoa (@GAGipuzkoa) 2016(e)ko ekainak 30
Gipuzkoako Batzar nagusietako EH Bilduko ordezkariak, Xabier Olano eta Ainhoa Beola Irungo udaletxean dira alarde parekideari harrera egiteko.
Irungo Udaletxean gaude, Alarde parekideari harrera egiteko prest. Berdintasunaren alde. #EmakumeakAlardean pic.twitter.com/rNPc5QGIyq
— EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) 2016(e)ko ekainak 30
EAEko Arartekoak komunikatua zabaldu du Irungo San Martzialetako alardearen inguruan: "Arartekoak hitzematen du lanean arituko dela Irunen herriko agintarien elkarlana errazteko, horiek funtsezko aktore gisa jardun dezaten bizikidetzarako baterako bidea bilatzen, hain zuzen, pertsona ororen eskubideak errespetatuko dituen bereizkeriarik gabeko bidea".
Ohar osoa hemen.
Gaur 20 urte Irunen #EmakumeakAlardean parte hartzen hasi zirenetik. Erakunde publikoek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute #Lotsa
— Gorka Bereziartua (@boligorria) 2016(e)ko ekainak 30
20 urte beranduago, hemen gaude!!! #EmakumeakAlardean pic.twitter.com/Ft0RaGSS9U
— Oihana Etxebarrieta (@BetaurrekoMorea) 2016(e)ko ekainak 30
Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]
Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]
62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.