Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

  • Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 11n - 09:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mugikortasunak eta batez ere  Pio XII. etorbidearen planteamenduan ikusi dute krisia, baina "agian sustrai sakonagoak ditu", esan dute komunikabideetara igorritako oharrean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak.

10:30ean azalpenak emanen dituzte alderdi horietako ordezkariek agerraldia iragarri baitute. 

Joseba Asiron alkateak esan du badirela ikuspuntu desberdinak mugikortasun arloarekin zerikusia dutenak, baina akordioa erdiesteko borondatea badagoela ere uste du. Dena dela, harrituta azaldu da horrek "udal gobernuaren krisia" eragitea diotenarekin bat ez datorrelako. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Iruñea kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
Korrika Iruñean / Irauli egitasmoa martxan
Iruñea iraultzeko, begirada luze eta pausoak motz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.