Iruñeko Lezkairu auzoko ikastetxean ezingo da euskaraz ikasi ikasturte honetan

  • Iruñeko Lezkairu auzoan ikastetxe publiko berria eraiki dute –Paderborn-Lezkairu– eta ikasturte honetan hasi da lanean. Hizkuntzak Ikasteko Programako (PAI) ikastetxea da, eta gaztelaniaz eta hainbat ikasgai alemanez ikasteko aukera eskaintzen du, baina D eredurik ez du.


2023ko irailaren 07a - 10:14
Azken eguneraketa:13:40
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ika-mika piztu da María Chivite lehendakariak adierazi duelako D eredurik ez dagoela euskaraz ikasteko eskari nahikorik egon ez delako. Eta Nafarroako eskuineko egunkari nagusiak, esaterako, gaur titulua eskaini dio gai horri: “Eskaera faltagatik Lezkairuko ikastetxeak ez du D eredurik izango ikasturte honetan”. Azaltzen du hiru eskari bakarrik izan direla eta inguruko beste ikastetxe batzuetara bidali dituztela. Ikastetxe hori orain arte Zaragoza etorbidean egon da eta PAI programan aritu da, ohikoa den ingelesa eman beharrean, alemanarekin.

LABek ordea, bestelako txioa zabaldu du sareetan, eta jakinarazi du “interesa zuten familiek diote ez zutela jakin ikastetxe horrek euskaraz irakatsiko zuenik”. Eta salatu dute hau “beste eraso euskarafobo bat gehiago” dela.

Eskolaren eta guraso elkartearen jarrera

Osteazken goizean, halaber, Euskalerria Irratian elkarrizketatu zuten Lezkairu auzoko euskara taldeko Hernaiz Otxandorena, eta hark azaldu du ez dela guztiz egia Hezkuntza Departamendutik adierazitakoa: “Jakin badakigu eskaera epea zabaldu zenean familiek ez zutela jarrera egokia jaso ez zuzendaritzatik, ez guraso elkartetik ere”.

Otxotorenaren erranetan, familia batek adierazi zien interesa zuela D ereduarekin, baina informazioa biltzera joan zirenean zentroko zuzendaritzak ez zien segurtatu egongo zenik. Guraso elkartetik, aldiz, esan zieten nahiago zutela D eredurik ez izatea.

Otxotorenak irratian azaldu duenez, egoera ikusita D ereduarekin interesatutako familiek gertu diren beste ikastetxe batzuetara jo dute, hala nola, Mutiloa, Mendillorriko Mendigoiti edota Arrosadiako Hegoaldera. Aitortu du, halaber, orain arte bederen oso zaila egin zaiela auzoko euskal komunitatea elkartzea.

Euskalerria irratian azaldu dutenez, halaber, Lezkairuko hainbat familiek bidali diete matrikulazio garaian ikastetxeak egindako eskaintzaren kartela: gaztelania, alemana eta ingelesa eskaintzen ziren, baina euskarazko aukerarik ez. Kartela, halaber, gaztelania hutsean zegoen.


Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...
Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasunak dituzte eta hezkuntza... [+]


Pluribertsitatea

Irailaren hasieran La rebelión de las flores dokumentalaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izan nuen Bartzelonan. Bertan, herri maputxeko emakumeak euren eskubideen alde egiten ari diren borroka azaldu zuen Moira Millán aktibista eta liderrak. Hamaika ekimenen... [+]


Zortzi greba egun egingo dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetan

Urriaren 17tik 19ra eta abenduaren 11tik 15era egingo dute greba, Kristau Eskoletan eta IZEAko zentroetan. Sindikatuek salatu dute negoziazioa blokeatuta dagoela.


Ikasleak sexuka banatzen dituzten ikastetxeak finantziazio publikorik gabe uzteko erabakia berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Irabia-Izagak jarritako helegitea ezeztatu du, epaitegi konstituzionalak itunpeko ikastetxeen baldintzei buruzko azken ebazpenari helduta.


Leioako bostak ez dituzte espetxeratuko, fiskaltzak haien aurkako zigor eskaera jaitsi ostean

Orain arte bi kideren aurka hamazazpina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, beste biren aurka bina urtekoa eta azkenaren aurka urte eta erdikoa. Gaurko epaiketan, ordea, lauren kontra urtebeteko zigorra eta bosgarrenarentzat urte erdikoa eskatu du.


Eguneraketa berriak daude