Iruñean greban dauden kultur langileek eta Ubiken greba egin zutenek enpresa berarentzat egiten dute lan

  • Sedena enpresako langileak greban daude Iruñean, "kulturako lan baldintzen alde" lelopean. Sedena da, hain juxtu, Donostiako Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko bitartekarien zerbitzua adjudikatua duen enpresa. Prekarietatean lan egiten zutela salatzeko, zazpi hilabeteko greba egin zuten Ubikeko langileek, eta baldintzak hobetzea lortu zuten.


2019ko urriaren 9an - 16:37
Argazkia: Euskalerria Irratia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñean asteartean hasi eta ostegunera arte dute greba egiteko asmoa. Lehenengo egunean 100 langilek parte hartu zutela eta greba arrakastatsua izan zela nabarmendu dute sindikatuek, Euskalerria Irratian: egun osoan itxita egon ziren kultur zentroetako asko, tartean Condestableko Civivox, Liburutegi Orokorra eta Uharteko Museoa.

Azpimarratzekoa da, Sedena enpresarentzat ari direla lanean, eta Tabakalerako Ubikeko bitartekarien kontratazioa daramana ere enpresa bera dela. Bigarren hauek 229 egun egin zituzten greban, 2018-2019 bitartean, besteak beste soldata baxuak eta kontziliaziorako aukera eza salatzeko. Baldintza duinak lortzeko balio izan zien greba luzeak, eta Xumar Altzugarai langileak orduan adierazi zigun moduan, "kulturgintzan prekarizatutako jendea martxan jartzera animatu dezake" beraien esperientziak. Kultur munduan nagusi diren prekarizazioa eta azpikontratazioaren aurka mintzatu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!