Irribarre gutxi aurkitu omen dituzte zenbaitek berriro irekitako ikastetxeetan. Irribarre gutxi eta pankarta gehiegi nonbait. Desoreka hori, adierazgarria iruditu zaio bere karguan estreinatu berri den Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuari. Bada, irakasle garen legez, azalpenetan jaioak gara aspaldi, erraza zaigu pankarten atzeko haserrea eta samina argudiatzea:
● Otsaila bukatzen ari da, martxoan SARS-COV-2 birusaren lehen aztarnak ageri dira Euskal Herrian. Hedapena nabaria da, eta ikastetxeetan, gizartean sorturiko kezka islatzen da. Ehundaka izango dira EAE guztian garai hauetarako aurreikusitako ikasbidaiak. Tamalez hartu beharko dugun erabakia badakigu, ikasle eta irakasleen osasuna ezin da kolokan jarri. Hala ere, administraziora jotzen dugu, salbuespen egoera honetan afera hau aintzat hartuko baitute, ezin gaituzte noraezean utzi. Hainbat dei egin eta gero oker genbilela konturatzen gara; oraingoz, ezinezkoa omen dute erabaki hori hartu, nahiz eta Gasteizeko ikastetxe guztiak itxiak egon. Berriz ere, guri bustitzea dagokigu, gurasoek jarritako diruarekin zer gertatuko den ez dakigularik. Eskerrak, Hezkuntza Sailetik bidai hauek antolatzearen garrantzia azpimarratzen diguten, zenbaitetan txalotu ere, dena esan beharra dago eta.
● Bi egun geroago, prentsaz ohartzen gara ikastetxeetatik atera behar garela. Korrika, presaka, ikastetxea hustu beharra daukagu. Ikasleei oporraldi bat ez dela barneratuarazi, lasterka ordenagailurik izango ez luketen ikasleak detektatu eta abar luze bat, ordu frenetikoak.
● Biharamunean, irakasleok ardura osoz ezagutzen ez dugun erronka berri batetan murgiltzeko indarrak metatzen ditugu. Plangintza telematiko bat adosten dugu, ikasgela birtualak guraso eta ikasleei helarazteko. Oraindik, neurrigabe hasiko diren pantaila aurreko orduez jabetzeko denborarik ez daukagu.
● Jadanik apirila heldu da, bi aste daramatzagu gure mugikor eta ordenagailu lagun banaezinekin, gau eta egun amaigabeak ikasleen hezkuntza eskubidea bermatu nahian. Bat-batean, berriz ere komunikabideen bitartez, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburu ohiak ikastetxeetako ordenagailuak bana ditzakegula adierazten digu. Antza denez, arrakala sozio ekonomiko eta kulturalari arrakala digitala deitzen diote orain, ordenagailu batek dena konponduko balu bezala. Dena dela, beste behin berandu, dagoeneko ordenagailuak banatuta genituen ikasle horiek galduta egon ez daitezen.
● Asteak badoaz eta administrazioa desagerturik daukagu. Bitartean, irakasleria, ikaslegoa eta gurasoak pantaila bati so; bideotutorialak, bideokonferentziak eguneroko ogia. Bat-batean, guztiak konfinatuta gaudela, telebistatik jasotzen ditugu aurtengo ebaluazio irizpide berriak. Ez gara hauetaz eztabaidatzen hasiko gehiegi luza gaitezkeelako, baina uste dugu bestelako kanalak baditugula honetaz jabetzeko. Baina ez, beste behin ere, antzezlan honetan ikusle hutsa izango bagina sentiarazten gaituzte.
● Maiatza heltzen da, pantaila arteko bilera zein eztabaidak jarraitzen dute, inor atzean gera ez dadin ikasleen eboluzioa aztertzea erronka nagusia. Norgehiagoka berriari heldu diogula uste dugunean, telebista eta prentsa amesgaizto bilakatzen dira. Cristina Uriartek eta Nekane Murgak ikastetxeak modu orokortu batean ireki behar ditugula adierazten digute. Bapateko presak nabari dira edonon, ikasleak bueltatzea proposatzen dute, irakasleak bueltatu ez garenean. Nola bermatu segurtasun neurriak? Non daude EPIak? Nola uztartu klase presentziala eta telematikoa? Oraindik ez dugu ezta kontingentzia planik jaso eta guri diseinatzea ez dagokigu, orohar ez gara adituak horretan. Josu Erkorekak irtenbidea dauka guzti honentzat; aho betez dio ikastetxeek desinfekzio prozesu bat jasan dutela eta soluzio hidroalkoholikoa heltzear dagoela. Gure ikastetxea desinfektatua dago bai, baina ditugun garbitzaile biek hartu dutelako bere gain ezinbesteko lan horren zama, inork helarazitako EPI eta baliabide berririk gabe noski. Urteetan gutxietsitako eta gehienetan emakumezkoek egiten duten lan hau, bat-batean nahitaezko bilakatu den honetan, ez dituzue aintzat hartu. Martxoan greban bazeuden ere, bertan behera utzi zuten gu zaintzeko. Baina nor arduratzen da premiazko langile hauen zaintzaz? Zalaparta erdian, uztaila hauteskundeak egiteko une egokia izan daitekeela diosku Iñigo Urkulluk nonahi.
● Zuzendaritzatik garbi daukagu, ikasleak bueltatuko badira, indartze saio batzuetarako edota ekaineko ez-ohiko azterketak egiteko izango da, oso era kontrolatu eta mailakatuan. Berdin da, Arantxa Tapia daukagu aurrez aurre lanera itzuli beharra daukagula esaten, gainontzeko sektoreek hala egin dute eta. Honek ez omen daki, martxotik aurrera gure etxeetako zenbait txoko ikasgela bilakatu ditugula. Egindako lan eskerga gutxiesteaz gain, iraingarria oso.
● Ekaina heldu da, irakasleok ikastetxeetara itzultzen gara, eta tarteka ikasle gutxi batzuk artatu ditugu neurri guztiak bermatuz. Ematen du ikasturtea atera dezakegula, konfinamenduaren norgehiagoka honi eutsi diogunaren sentsazio xume bat ageri da. Hala ere, Zuzendaritzan antsietatea nagusi, hurrengo ikasturtea helburu. Hezkuntza Saila desagertu da berriz ere, hauteskundeez mintzo dira komunikabideetan baina irailean aurrez-aurreko eskolak bermatzeko; neurri, protokolo, baliabide eta jarraibide zehatzik ez datorkigu.
● Uztaila heltzen da eta gure beldur guztiak errealitate bilakatzen dira. Aurreko ikasturteak bezalaxe prestatu beharko dugu 20-21 ikasturtea; betiko baliabide berdinekin, eta Erkidegoko ikastetxe guztietara (berdin haur, lehen zein bigarren hezkuntza izan) bidali den kontingentzia plan berarekin, non, hiru agertoki desberdin diseinatu beharko ditugun. Egia ez balitz, parodia zein zientzia fikziozko pelikula batean koka genezake udako bi hilabeteotan bizitakoa.
● Iraila heltzen da, zuzendaritzak diseinatutakoa martxan jartzeko unea. Urduritasuna eta egonezina edonon. Aurrez aurreko eskolan sinesten dugu, ez dugu gure jarduna pantailetan birbirtualizatu nahi, baina hezkuntza komunitate osoaren osasuna kolokan dago; osasuna eta ikasleen hezkuntza eskubidea halaber. Ikastetxera egokitutako plana nekez atera daiteke aurrera, baliabide urritasunagatik. Martxotik hona, ez da inongo aurreikuspenik egin eta ikastetxeei leporatu dizkiezue zuei dagozkizuen erantzukizunak. Irakasleok prest egon gara eta prest gaude ahaleginetarako. Hala erakutsi izan dugu azken hilabeteotan, baina Hezkuntza Saila aparte ikusi dugu eta pausuren bat eman duenerako ikastetxeetako langilegoa aurreratu zaio. Lidergo falta oro har. Suminduta gaude, itzulera adostu eta seguru bat baino ez dugu nahi. Eta oraingoan bai, aski da, grebara goaz. Orduantxe, izendatu berri duten Urkullu lehendakariak honela dio; “ikastetxeak udaran itxita egon dira, beraiek aldiz lanean”. Falta zitzaiguna; gure lana behin eta berriz gutxietsia izan da, ikastetxeengan jarri dituzue zeuei dagozkizuen erantzukizunak, ez gaituzue baliabideez hornitu, zein helbururekin egiten ditu lehendakariak adierazpen horiek? Egun egiten ditugun aldarrikapenak ez dira birus batek sortarazitakoak. Pandemia honek inoiz baino nabarmenago utzi ditu urteetan eginiko aldarrikapenak. Ratioak jaistea ezinbestekotzat jo izan dugu beti, maila pedagogikoan zein akademikoan ikasleen beharrizanei arreta egokiago bat ematekotan. Pandemiak garbi utzi duena zera da, osasunari erreparatuz ere, 40 metro karratutan 25na nerabe sartzea ez dela bideragarria. Jakin badakigu, bat-batean. OMEk proposatutako 15 ikasleko ratioak bermatzea zeharo zaila izan daitekeela, bai azpiegitura zein irakasle eza dela eta. Baina konbentzituta gaude, inoiz baino lehentasun handiagoz ekin behar diogula erronkari; adostasunak bilatuz herri honek behar duen zutabe garrantzitsuenetako bat indartu eta berreraiki beharra daukagu, etorkizun hurbilari anbizioz begiratuz. Kalitatezko eskola publiko eta euskalduna dugu helburu, balore feministetan oinarrituta, eta ikasleen beharrizanei ekitatez erantzungo diona, familien desoreka sozio-ekonomikoen gainetik ikasleen premiak asetuko dituena oro har. Honetan irmoki sinisten dugu, Hezkuntza Sailak bide bera egiten hastea besterik ez dugu behar; inbertsio publiko, aurreikuspen, proposamen eta ekintza zehatzekin, borondate politikoarekin alegia. Has gaitezen ba, hamarnaka urte galduak dira baina bidea zein den badakigu behintzat. Soilik horrela, elikatuko baititugu ikastetxeak irribarrez. Soilik orduan, aldatuko da irribarre eta pankarten arteko korrelazioa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]