Irlandan hauteskunde gazi-gozoak Sinn Feinentzat

  • Boto zenbaketa amaitu gabe, Sinn Feinek zortzi ordezkari gehiago lortu ditu, baina espero zena baino gutxiago. Koalizio gobernua osatu duten alderdiek 62 ordezkari galdu dituzte. Ezinezkoa da 2011ko koalizio gobernua errepikatzea.


2016ko otsailaren 29an - 10:05
Hauteskunde gazi-gozoak izan dira Sinn Feinentzat.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Koalizio gobernua osatu duten Fine Gael alderdiak eta laboristek ordezkari ugari galdu dute azken urteetan abian jarritako murrizketa politiken ondorioz. Fine Gael (FG) alderdi kontserbadoreak botoen %10,6 galdu du –31 diputatu gutxiago lortu ditu oraingoz–, Soledad Galianak Garan jaso duenez. Nolanahi ere, indar bozkatuena da: botoen %25,52 lortu du eta 47 ordezkari.

Laboristei ere garesti atera zaie kontserbadoreekin koalizioa osatu izana. Langile klasearekin identifikatu ohi den alderdiak botoen %12,8 galdu du –31 diputatu–. Joan Burton alderdiko liderra eta Gobernuko lehendakariordea alderdia gidatzeko hautatu bazuten ere, agerikotzat jotzen dute alderdiaren lidergoa utzi beharko duela, eta ezingo duela koalizio gobernua errepikatu. Izan ere, bi alderdien artean 53 ordezkari baino ez dituzte lortu.

Bestalde, Fianna Fail alderdi kontserbadoreak 2011n baino %6,9 bozka gehiago lortu ditu. Micheal Martinen alderdiak inkestetako datuak hobetu ditu, eta nabarmen hurbildu da Fine Gael alderdi kontserbadore nagusira; alderdi nagusiak baino %1,2 bozka gutxiago lortu ditu –lau diputatu gutxiago–.

Oraingoz, Fianna Fail eta Fine Gael alderdi kontserbadoreek ukatu egin dute koalizio gobernua osatuko dutenik, eta Fine Gaelek adierazi du hauteskundeak errepika daitezkeela. Dena den, bi alderdiek ez dute guztiz baztertu akordioa erdiesteko aukera ere.

Sinn Feinen botoek gora, baina ez espero baino gutxiago

Zapore gazi-gozoa utzi diote hauteskundeek Sinn Fein alderdiari. Gerry Adamsen alderdiak 2011n baino bozka gehiago lortu du, baina espero zena baino gutxiago. Inkesten arabera, alderdi errepublikanoak botoen %15 lortu behar zuen, baina botoen %13,6an geratu da. Errepublikano baten hautaketa ziurtzat jo den barruti batzuetan ez du ordezkaririk lortu.

Dena den, zortzi ordezkari gehiago lortu ditu, eta Sinn Fein alderdiak inoiz ordezkaririk lortu ez duen barrutietan ere lortu du ordezkaritza, Wicklown, esaterako. Sinn Feinek baztertu egin du alderdi kontserbadoreekin gobernua osatzea, eta adierazi du “Aldaketarako Eskubidea” manifestua sinatzen duten alderdi eta politikari independenteekin soilik osatuko lukeela gobernua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda
Eskuin muturra gaitzetsi eta gaeliko inklusibo bat aldarrikatu dute 25.000 manifestarik Dublinen

Irlandako hiriburuan milaka lagun bildu dira irlandera sustatzeko ekintzak eta finantzazioa eskatzeko. Hizkuntza gutxiagotua aldarrikatzeko mezuez gain, eskuin muturraren aurkako adierazpenak egin dituzte eta gaeliko inklusibo baten alde egin dute.


Sally Rooneyri orain egin diogu kasu

Sally Rooney bezalaxe, Ken Loach. Atxilotuak izan beharko lukete biek. “Behar”, ez premiatik ulertuta, baizik eta desobedientzia zibila zigortzeko maneretan, demokrazian, paradoxikoa badirudi ere. Baina ez dituzte atxilotu. Eta itxuraz, ez dituzte atxilotuko. Rooney... [+]


Irlanda eta Eslovenia ez dira Eurovisionera joango Israelek parte hartzen badu

Bi herrialdeek jakinarazi dute ez direla 2026ko Eurovision jaialdira aurkeztuko Israelek parte hartzen jarraitzen badu. Espainiako Gobernuko Kultura ministro Ernest Urtasunek ere iradoki du Espainiak ez lukeela parte hartu beharko.


Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


2024-12-16 | ARGIA
Israelek Irlandan duen enbaxada itxi du, Dublinek genozidio salaketarekin bat egin ostean

Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


Palestinako Estatua errekonozituko dutela iragarri dute Espainiako Estatuak, Norvegiak eta Irlandak

Maiatzaren 28an hartuko dute neurria ofizialki. 1967 aurretiko mugak aitortu dizkiote Palestinari, eta bi estatuen konponbidearen alde lerratu dira. Israelek esan du erabakiak terrorismoa saritzen duela.


2024-02-05 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Marginaliak


13 urtera arte mugikorrik ez: Irlandako hiri bateko ikastetxe eta guraso elkarte guztiek hartu duten erabakia

Herri bateko familia eta eskola guztiek adosten badute haurrei ez dietela smartphonerik erosiko, akabo seme-alabei mugikorra emateko presioa, akabo mugikorrik ez duen haur bakan horien bazterketa. Bada, Irlandako Greystones hiriko zortzi ikastetxeek eta horietako guraso... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-19 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


2023-04-17 | Mikel Aramendi
IRA-k izan duen satorrik kaltegarriena
Stakeknife, omenka


2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


Eguneraketa berriak daude