2023ko apirilaren 17an - 06:40
Azken eguneraketa: 09:53

Hil omen da. Stakeknife deituari buruzko guztia omenka denez, hala esan beharko dugu haren obituarioan ere. Freddie Scappaticci a.k.a. "Stakeknife", IRAk bere historia luzean nozitu duen satorrik kaltegarriena, pasa den Aste Santuan zendu omen zen nonbait, 78 urterekin, handik egun batzuetara jakin ahal izan denez. Zeharbidez, hari buruzko ia beste guztia bezala.

Eta munduan inor gutxi geratuko bada ere Scappaticci eta "Stakeknife" gizaki berbera zirela zalantza egiten duenik, ingelesezko Wikipediak, bere arauak dezente bihurrituz, sarrera berezitua eskaintzen die oraindik batari eta besteari. Alde guztietako argibideek eta era guztietako frogek hala dioten arren, Scappaticcik beti ukatu zuelako bera zenik satorra? Litekeena da.

Zalantzarik gabekoa da, ordea, halakoak beti amestu beharko lukeen habia lortu zuela IRAren barnean "Stakeknife" satorrak: bera izatea sator-harrapatzaile gorena. Barne Segurtasuneko Unitatearen burua. Luzaro, gainera, datak zehaztea ere zaila den arren. Eta hori izango litzatekeela irlandar erakunde insurgenteak etsai ingelesen aurka jasandako porrot eta jipoi askoren zergatia.

Gaiari ikuspegi erromantikoarekin heltzen dionak, ordea, berehala topo egingo du nobela beltzik beltzenarekin. "Stakeknife" satorrari buruz omenka dakigun horretan kosta egiten baita bereiztea zer litzatekeen infiltrazioaren "berezko" xederako egina, eta zer satorra babesteko egina. Eta zein liratekeen hark berez egindakoak eta zein haren kontrolatzaile/kudeatzaileek agindutakoak. Izugarrikeriak, betiere.

Ostiral Santuko hitzarmenaren ondoren eta infiltrazioa argitara eman eta gero, urteak eman zituen John Stevens polizia-komisionatuak krimenak argitu nahian; baina haren txostenak ileak tentetzen dituen arren, atarian geratu behar izan zuen. Geroztiko Kenova operazioak ez du atarramendu hobea izan. Orain, Scappaticci hilda, argibide-eske jarraitzeko asmoa geratzen zaie haren kaltetuei –eta ez dira gutxi–; baina itxaropen apurrarekin. Gaia behin betiko ahaztu nahiko duten IRAko boluntario ohiek baino askoz erresistentzia ahaltsuagoa egiten jarraituko dutelako RUC eta FRUko arduradun militar eta polizialek.

Aurrekari historikoetan kidetasunak aurkitzea gustuko duenari, beharbada, Roman Malinovski "boltxebikearen" kasua bururatuko zaio; baina desberdintasunak nabarmenegiak dira. Ingurumari eta garai bertsuan, Yevno Azev eseristaren aurrekaria iradokitzaileagoa izan daiteke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda
2024-02-05 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Marginaliak


13 urtera arte mugikorrik ez: Irlandako hiri bateko ikastetxe eta guraso elkarte guztiek hartu duten erabakia

Herri bateko familia eta eskola guztiek adosten badute haurrei ez dietela smartphonerik erosiko, akabo seme-alabei mugikorra emateko presioa, akabo mugikorrik ez duen haur bakan horien bazterketa. Bada, Irlandako Greystones hiriko zortzi ikastetxeek eta horietako guraso... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


Eguneraketa berriak daude