Maiatzaren 28an hartuko dute neurria ofizialki. 1967 aurretiko mugak aitortu dizkiote Palestinari, eta bi estatuen konponbidearen alde lerratu dira. Israelek esan du erabakiak terrorismoa saritzen duela.
Orain arte, Espainiako Estatuak ez du errekonozitu Palestinako Estatua. Frantziako Estatuak eta Europako herrialde gehienek ere ez. Baina asteazken honetan hiru gobernu europarrek jakinarazi dute datorren astean ofizialki aitortuko dutela Palestina estatu gisa: Norvegiak, Irlandako Errepublikak eta Espainiako Estatuak. Israelek Palestinan egindako kolonizazio prozesuan “bi estatuen konponbidea” hauspotu nahi izan dute neurri honekin.
Europako bederatzi herrialdek besterik ez dute errekonozitu orain arte Palestinako Estatua. Bulgaria, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Eslovakia, Hungaria, Zipre, Malta eta Suediak osatzen duten taldera batuko dira aipatutako hiru estatuak maiatzaren 28an. Norvegia, Irlanda eta Espainiako gobernuak Europako beste herrialdeekin harremanetan aritu dira azken asteetan, eta adierazi dute espero dutela horietako batzuek ere urrats bera ematea laster. Munduan 140 herrialde baino gehiagok egina diote aitortza Palestinako Estatuari.
Erreakzioak
Israelgo Atzerri ministro Israel Kantzek gogor kritikatu du Europako hiru herrialdeen erabakia. “Terrorismoak merezi du” dioen mezua zabaltzea leporatu die, eta “Hamaseko hiltzaileei urrezko domina” eman izana. Palestinako Estatua aitortzeak bakerako aukerak txikitzen dituela esan du Israelek. Atzerri ministroak Norvegia, Irlanda eta Espainiako enbaxadoreak deitu ditu urgentziazko bilera batera, eta ohartarazi du “ondorio larriak” izango dituela pausoak.
Palestinarren aldetik, iragarpena txalotu dute Hamasek eta Palestinako Aginte Nazionalak. Hamasek pozez hartu du Jerusalem Ekialdea aitortu izana Palestinako hiriburu gisa. Mahmud Abas PANeko presidenteak adierazi du erabakiak lagunduko duela palestinarren autodeterminazio eskubidea finkatzen eta bi estatuen irtenbiderako neurriak hartzen. Munduko herrialdeei, eta batez ere europarrei, dei egin die erabaki bera hartu dezatela.
Norvegiako lehen ministroak, errekonozimendurako asmoen berri ematean, adierazi du Israelen eta Palestinaren banaketa oinarritu behar dela 1967ko ekainaren aurretik zeuden mugetan. Antzeko adierazpenak egin ditu Pedro Sanchezek. Israelek azken 50 urteetan koloniak eraikitzen eta Palestinako lurraldea okupatzen emandako aurrerapausoen aurkako iritziak dira, beraz.
Espainiako presidentea pasibotasunaren aurka aritu da bere hitzartzean, eta palestinarrei “zuekin gaude” esateko baliatu du errekonozimendua. Era berean, baina, adierazi du erabakia ez dela Israelen aurkakoa. Israeli arma ugari saldu izan dizkio Espainiak, Europan gehien saldu dion herrialdea ere izateraino hilabete batzuetan. Urriaren 7az geroztik ere saldu dituzte, nahiz eta adierazi izan duten ez dela armarik bidaliko. Bestalde, inoiz ez dio utzi Israeli produktuak erosteari, izan militarrak edo segurtasun arlokoak. Ertzaintzak ere badaki zerbait horretaz.
Palestina Nazio Batuen Erakundeko kide oso izateko prozesua
Maiatzaren 10ean NBEko Batzar Orokorrak alde handiz onartu zuen Palestinari “eskubide eta pribilegio” berriak emateko neurria, baina Batzar Orokorrak ezin du zuzenean erabaki Palestinaren kidegoari buruz. Aldeko 143 bozka, aurkako 9 eta 25 abstentzio izan ziren bozketan, gehiengo zabala beraz. Batzar Orokorrak Segurtasun Kontseiluari dei egin zion berriz aztertu eta onartu zezala Palestinak NBEko 194. kidea izateko egindako eskaera. Izan ere, apirilaren 18an egin zen bozketa Segurtasun Kontseiluan, baina AEBek betoa jarri zioten neurriari. Erabaki hartan, batzordeko 15 herrialdeetatik 12k aldeko bozka eman zuten, eta bi abstentzio izan ziren.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).
Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]