Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

  • Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta musika, irlandar umorea eta tradizioa, West Belfasteko giroa eta gaelikoaren inguruko kontraesanak nabarmentzen dituen filma bizia da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 4an - 10:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orain euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera paregabea daukagu. Auzolanean euskaratuta, azpitituluak.eus gunean eskura dago srt artxiboa. FILMIN plataforman berriz, euskarazko azpitituluekin ikusten ahal da.

Eta PANTAILALDIAn (maiatzaren 8tik aurrera) jendaurrean ikusteko aukera izango dugu. Dagoeneko emanaldiak antolatu dira, Bilbon, Iruñean, Saran ….

EUSKARALDIA ere maiatzaren 15etik 25era burutuko da, eta hamaika egunetan herriz herri egingo den ariketa sozialerako ere baliagarria dela deritzozu, Irlandako hizkuntza, kultura eta kaleko mobida ederki isladatzen dituelako film honek. Pelikulari buruz solasean aritzeko parada ederra eskaintzen du, dudarik gabe.

Herriz herri ikusteko aukera
Gurean, Kultur Errotak eskainiko du filma herrietara eramateko eta ikusteko aukera. Eta polita izango da, musika, drogak, hizkuntza eta Irlandako bake garaiotako giroaz berba egitea. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.