Irlandak ospitale pribatu guztiak nazionalizatu ditu pandemiak iraun bitartean

  • Irlandako Errepublikak koronabirusaren zabalpenari aurre egiteko hartu duen neurrietako bat da ospitale pribatu guztiak sare publikora pasatzea, pandemiak iraun bitartean. "Egoera honetan publikoaren eta pribatuaren arteko demak ez du lekurik", adierazi zuen Osasun ministro Simon Harrisek.

Argazkia: Irish Mirror

2020ko apirilaren 07an - 15:31

Irlandan sektore pribatua osatzen duten 19 ospitaleak aldi baterako sistema publikoaren parte gisa erabiliko dituzte koronabirusa duten gaixoei funtsezko zerbitzuak emateko, Leo Varadkar Irlandako lehen ministroak jakitera eman duenez.

Osasun sistema publikoak 2.000 ohe, mendekotasun handikoentzat 54 ohe eta 8.000 langile gehiago izango ditu pandemiari aurre egiteko. Gainera, sektore pribatuak 194 arnasgailu, bederatzi laborategi eta bakarkako pazienteentzako 1.000 barneratze gela ditu, isolamendurako erabil daitezkeenak.

"Akordio honen pean ospitale pribatuetan artatutako gaixo guztiak paziente publikoak izango dira", esan zuen Varadkar lehen ministroak. "Osasun publiko nazionalari dagokion larrialdi baten erdian gaude, eta ahalegin guztiak egin behar ditugu gure ospitaleen gaitasuna handitzeko, behar dutenei zaintza intentsiboa emateko".

Akordio publiko-pribatua hiru hilabetez egongo da indarrean, beste luzapen bat egiteko aukerarekin.

Irlandako osasun sistemaren zati handi bat pribatizatzen joan da gobernu neoriberalen poderioz, AEBetako ereduari jarraiki. Baina osasun sektorea ez da eredu publikotik aterarazi duten bakarra: pribatizazioa hezkuntza, ura eta etxebizitza soziala bezalako arlotara ere eraman dute urteen poderioz.

174 hildako Irlandako errepublikan

Irlanda hegoaldean koronabirusak 5.364 lagun kutsatu eta beste 174 hil ditu. Heriotzen batez besteko adina 78 urtekoa da.

Lehen ministro Leo Varadkarrek 41 urte ditu eta mediku lizentzia profesionala berritu zuen martxoan, Dublingo ospitale batean asteko txanda egiteko, langile-eskasia arintzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude