Irizar E-mobility lantegiko greba amaitu da, langileek hobekuntzak lortuta

  • Adunan kokatuta dagoen autobus lantegiko greba mugagabeak 22 egun iraun ditu eta honi esker langileentzat hainbat hobekuntza dakartzan akordioa sinatu enpresa batzordeak eta zuzendaritzak.

Adunako Irizar E-mobility enpresan langileak bilduta. Argazkia: @LABsindikatua

2022ko maiatzaren 17an - 08:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 25ean ekin zioten greba mugagabeari Irizar E-mobility enpresako langileek. Maiatzaren 16an bukatu da greba, langileek eta zuzendaritzak akordioa erdietsirik. Hauek dira langileek lortu dituzten hobekuntzak:

- KPIaz gaindiko soldata igoerak akordioaren hiru urteetarako (2022-2023-2024)

- Gaueko plusetan hobekuntzak

- Irteera eta dieten hobekuntzak

- Jardunaldi irregularra gutxitzea

- Urteko jardunaldia gutxitzea

- Kategorietan hobekuntzak

Enpresa batzordeak zera adierazi du zabaldu duen oharrean: "Itun hau ez zen posible izango greban egon garen 180 langile guztion konpromiso eta borrokarik gabe. Argi geratu da beste behin ere langile borrokaz lortzen direla langileon eskubideak eta greba egiteak merezi izaten duela". Eragile sozial eta politikoengandik jaso duten babesa eskertu dute.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.