Irisarriko eta Ainhoako eskolek euskarazko murgiltze eredua esperimentatuko dute

  • Eskola publikoetako gurasoen mobilizazioek eragin nabarmena izan dute Frantziako Hezkuntza Akademian. Heldu den ikasturtean, Irisarriko eta Ainhoako eskola puklioetan euskarazko murgiltze eredua jarraiko da indarrean.


2019ko uztailaren 05ean - 11:56
Euskarazko hezkuntzako irakasle eta gurasoen elkarretaratzea, ekainaren 5ean, Donibane Lohizunen.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bordeleko Akademia Errektoretzak aditzera eman duenez, datorren irailaz geroztik, ikasturte berrian, bi eskola publiko gehiagok esperimentatuko dute euskarazko “murgiltze eredua” deitutakoa: Irisarrin (Nafarroa Beherea) eta Ainhoan (Lapurdi).

Irisarriko eskolaren murgiltze sistema lantzeko nahia aspaldikoa da, baina Hezkuntzaren ezezkoa ukan dute eskaera egin zuenetik. Gurasoek mobilizazio andana egin dute urtez urte, are gehiago aurten, eta horra emaitza: euskarazko murgiltze ereduaren esperimentazio lerroa zabalduko dute heldu den ikasturtean.

2008an hasi zen lehen murgiltze esperimentazioa Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetan, Miarritzen (Lapurdi). Hamazazpi ikastetxetan ari dira gaur egun. Ikas Bi guraso elkarteko kide Celine Etxebarnearen ustez, ageri denez, eredu horren “funtsezko beharra” dago.

Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakari Beñat Arrabitek ereran berri duenez, eskola publikoetan “aitzina”  ari dira. Halaber, Seaska eta Frantziako Hezkuntzako arduradunen artean irakasleen lan-postuen inguruan lantzen ari den akordioa ere begi onez ikusi du. Arrabitek heldu den urteko eskola sartzearen baldintza hobetzeko lanean ari direla dio: “Baldintzak beteak dira sartzea giro baketuan egiteko”.

Alabaina, Irisarrin, esaterako, hamar ikasle hasiko dira esperimentazioan irailean, ordea, anartean, ez dakite zenbat irakaslerekin hasiko diren ere. Cecile Cachenaut irakasleak horrela erran du: “Ikustekoa da nola antolatuko dituzten postuak”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-10-29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude