Indarrean sartu da Frantziako Gobernuaren osasun pasea herritarren protesten artean

  • Osasun pasea ezinbestekoa izango da jatetxe, taberna edo garraiobideetan sartzeko, eta osasun eta zaintza arloko langile eta laguntzaileek derrigorrez txertatu beharko dira. Asteburuan neurriaren aurkako mobilizazio jendetsuak izan dira berriz ere Ipar Euskal Herrian eta Frantzian.

Baionako larunbateko mobilizazioa. Argazkia: @euskalirratiak

2021eko abuztuaren 09an - 08:58
Azken eguneraketa: 11:02

COVID-19a pasatu izana, txertoa hartu izana edo gehienez ere 72 ordu lehenagoko test negatibo bat egin izana frogatu beharko dute herritarrek ostalaritza guneetara eta hainbat espazio itxietara sartu ahal izateko. Neurriak eztabaida handia piztu du Frantzian: batzuek bere beharra defendatzen dute osasun krisiaren aurrean, beste batzuek oinarrizko eskubideen aurkako inposaketa dela salatzen dute.

Mobilizazio jendetsuak

Hirugarren asteburuz jarraian osasun pasearen aurkako mobilizazio jendetsuak egin dira Ipar Euskal Herriko herri ezberdinetan. Mobilizaziorik jendetsuena Baionakoa izan da. Antolatzaileen esanetan 3.000 lagun batu dira deialdira. Mobilizazioak izan dira ere Hendaian eta Donibane Garazin, besteak beste. Frantzian ere manifestazioa jendetsuak izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude