Indarkeria matxistagatik hildako emakumeen seme-alabei 5.760 euro emango dizkie Eusko Jaurlaritzak

  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak onespen-agindua sinatu du eta orain Gobernu Kontseiluan onartu beharko dute. 5.760 euroko laguntzak aurreikusten ditu hilketa matxistaren biktima izan diren eta Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian erroldatutako 18 urtetik beherakoentzat.


2023ko abuztuaren 21ean - 09:15
Azken eguneraketa: 13:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen seme-alabei laguntza ekonomikoa ematea adostu du. Orain Gobernu Kontseiluan onartu beharko dute erabakia. Laguntza ekonomikoa 5.760 eurokoa izatea aurreikusi du. Hilketa matxistaren unean adingabeak diren edo ziren eta Gipuzkoan, Araban edo Bizkaian erroldatutakoentzat izango da.

Gizarte Politiketako sailburuordea den Lide Amilibiak “kaltea konpontzeko” laguntza izan daitekeela azpimarratu du. Aurreikuspenez ere hitz egin du: “Datorren urterako 450.000 euroko aurrekontua du, baina laguntza hori subjektiboa da; handitu egin daiteke”. Aipatu laguntza Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak kudeatuko duela azaldu du.

Hilketa matxistak

2003tik 2023ra bitarte gutxienez 53 emakume hil dituzte Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Gedarrek argitaratu duenez, 2023. urtean Euskal Herrian gutxienez lau izan dira hildako emakumeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!