Iñaki Bilbao Goikoetxeak 50 egun egin ditu gose eta komunikazio greban

  • Irailaren 9ko goizaldean uko egin zion jateari eta kanpoarekin inolako komunikaziorik edukitzeari eta geroztik 50 egin ditu borroka horretan Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoak Puerto de Santa Mariako Puerto III espetxean. Bi aldiz atera dute presondegitik epaileen aginduz ospitalera eramateko eta azken albisteek diotenez Puerto Realeko ospilatean daukate, derrigorrean elikatuta. Euskal Herriko zenbait herritan mobilizazioak daude deituta ondoko egunetarako presoarekiko elkartasunez.


2020ko urriaren 29an - 12:40

Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito euskal preso politikoaren osasun egoera zertan den arrastorik ez da ostegun honetan, urriak 29, gose eta komunikazio greban 50 egun osatu dituenean. Ziurra da joan den astean Puerto Real (Andaluzia) hiriko ospitalera eraman zutela, han derrigorrez zainetatik elika zezaten epailearen aginduz. Bilbao Lezamakoa da (Bizkaia), 65 urte urte dauzka eta horietatik 36 daramatza espetxean.

Irailaren 9ko goizaldean abiatu zuen gose greba Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoak Puerto III espetxean. Presoak iragarri zuenez, “Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna” lortzea zen haren aldarrikapena. Bilbaok aldarrikapen horrekin 2017ko maiatz-ekainean hilabetez egin zuen beste gose greba bat, 30 egunen buruan eten zuena 16 kilo galduta eta jadanik ura edateko arazoak hasita.

Euskal Herriko zenbait herritan mobilizazioak daude iragarrita gaur eta ondoko egunetarako. Urrutiago, Txikito-ren aldeko agerraldia egin berri dute Argentinako hiriburu Buenos Airesen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude