‘Imagine 10% of the people’… militatzen


2021eko azaroaren 08an - 07:42

Kasualitateak lotu ditu begietan atzamarra sartzeko hausnarketa hau eta John Lennon eta Yoko Onok sorturiko Imagine abestia, bere 50. urteurrenean.

Abestian irudikatutako ametsezko munduaren bertsio askoz apalago eta gertuagoa proposatuko dut nik.

Ahaztu all the people. Geratuko gara gure herriaren populazio helduaren %10arekin bakarrik. Ziur nago gure jendartean %10a baino askoz gehiagok bere burua ezkertiartzat hartzen duela. Beno, agian gehiengoa gara, euskal burgesia bozkatzen duten despistatu askok ere ezkertiartzat hartzen baitute berea. Baina, geratuko gara gure jendartearen %10arekin. Gure inguruko 10 pertsonetatik bat. Euskal Herrian 260.000 bat lagun, Gasteizen 21.000 bat lagun.

"'Imagine 10% of the people' terrazetan, tabernetan edo telebistaren aurrean egoten den denboraren %10a ekimen kolektiboetan ematen"

Imagine 10% of the people militantziari astean orduren bat ematen. Badakigu, militantzia ez da orduetan neurtzen den zerbait, baizik eta bizitzarekiko jarrera bat (You may say I'm a dreamer). Dei diezaiogun militantzia, aktibismoa ala errealitatea ezkerrerantz aldatzeko lana. Eta ez gara ari denbora hori eginkizun hauei kentzeaz: joan-etorriei, zaintza-lanei, betebehar fisiologikoei zein harreman pertsonalei emandako denborari, ezta lanari ere (kasu gehienetan kapitalistei emandako denbora dena; baina gainbalioa beste iritzi tarte baterako utziko dugu…). Imagine 10% of the people beren aisialdirako denboraren %10a beste jendarte bat eraikitzeko erabiltzen: jarduera kolektiboetan parte-hartzen, antolatzen, proposamenak egiten, ekimenak sortzen… lanean, eskolan, auzoan, elkartean, erakundean, sindikatuan…

Imagine 10% of the people terrazetan, tabernetan edo telebistaren aurrean egoten den denboraren %10a ekimen kolektiboetan ematen. Batzarretan, herrigintzan, beste kideekiko elkar-lanean, ideiak garatzen, mobilizazioetan, beste jendarte bat elkarrekin amesten eta eguneroko pauso txikiez gauzatzen saiatzen.

You may say I'm a dreamer eta jende askok ez daukala denbora librerik ezta horren %10a emateko. Orduan, imagine 10% of the people tragoetan gastatzen duen diruaren %10a kausa bati ematen. Eta, zer esanik ez!, guztiz ez-funtsezkoak diren gauzetan gastatzen dena, ez kontsumoan, baizik eta guztiok gehiago ala gutxiago mugitzen garen kontsumismo hutsean, enpresa kapitalisten etekinak lodituz. Imagine 10% of the people halakoetan gastatzen duen diruaren %10a ekimen batean jartzen edo eragile bat finantzatzen; elkarte, erakunde ala, adibidez, komunikabide alternatiboren bat.

Ez gara iraultza egiteaz ari, non %10 baino “zertxobait” gehiago eman behar den. Baina, hala eta guztiz ere, nola egongo ginateke bere burua ezkertiartzat hartzen dutenen %10ak horretan jarriko balu denbora, lana, dirua…?

Bai, hausnarketa honen helburua aipatutakoa urrun geratzen zaienengan ondoeza eta erreakzioa sortzea da, nahiz eta bakarrik haietako %10ean izan.

You may say I'm a dreamer. Baina, imajinatzen duzu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude