Ikastetxez ikastetxe idatzi eta ilustratuko dute ikasleek liburu ibiltaria

  • Ikastolaz ikastola joango dira osatzen ipuin ibiltaria: ikasleek idatzi eta ilustratuko dute, aurreko ikastetxetik jasotako kontakizunaren haria jarraituz. Hogeitabat ikastolatatik igaroko da liburua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailan ari diren gazteek hartuko dute parte (14-15 urte ingurukoek).


2021eko otsailaren 18an - 15:15

Sopelako Ander Deuna ikastolak hasiko du liburua eta, beraz, bertako ikasleek jarriko dute gaia; hortik Leioako Betiko ikastolara egingo du salto eta Euskal Herriko beste ikastola ugaritako ikasleek beren ekarpena egin ostean, Lizarrako ikastolan emango diote amaiera liburuari. Ikastetxe bakoitzak orri bana izango du ipuinaren zati berria idazteko eta irudia egiteko. Hogeitabat ikastetxetako ikasleen arteko elkarlanaren fruitu izango da emaitza; aurrekoek utzitako arrastoari segida ematea izango dute erronka.

Ongi pasatzea, esperimentatzea eta sortzea helburu

Ikastolen jaien barruan kokaturiko ekimena da hau. Ikastolen Elkartearen hitzetan, jai hauen asmoetako bat da “euskaraz bizi, pentsatu, dibertitu eta sortzeko guneak eta ekimenak zabaldu eta sustatzea, eta bereziki gazteei eskaintzea euskaraz ongi pasatzeko, esperimentatzeko eta sortzeko aukerak. Liburu Ibiltariaren ekimenarekin, aukera hori zabaldu zaie DBH3ko ikasleei”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude