Ikastetxeetan maskara erabili beharko dute sei urtez goragoko haurrek Ipar Euskal Herrian ere


2020ko urriaren 29an - 15:39

Lehen konfinamenduan ez bezala, aldi honetan ikastetxeak irekita izanen dira. Babes-neurri gisa, ikastetxeetan maskara derrigorrezkoa izanen dute sei urtez goragokoek. Unibertsitateetan haatik kurtsoak on line izanen dituzte eta bakarrik taldekako lan praktikoentzat elkartzen ahalko dira ikasleak. Gaur mintzatzekoa da Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroa xehetasunak emateko.

"Telelana ahal bezain masiboa"

Lehen konfinamenduan ez bezala, aldi honetan lan sektore gehienek martxan segituko dute eta hori ahal den neurrian etxetik arituz. "Telelana ahal bezain masiboa izan beharko da", Castexen hitzetan. Sektore pribatuan zein publikoan aukera hori duten "guztiek" bideratu beharko dute "bost egun bostengain". Telelanean ala parez-pare, zerbitzu publikoek irekita segituko dute bigarren konfinamendu honetan. Zehaztu duenez, eraikuntza-lanek ere aurrera segituko dute. Ahal bezainbat lan egiteko deia luzatu du Lehen ministroak, ekonomiaren garrantzia azpimarratuz, krisi ekonomikoaren ondorioak mugatzeko helburua argi utziz eta ondokoa zehaztuz: "Langabeziak eta prekaritateak ere hil dezakete". Hori horrela, bakarrik kulturaren sektorea eta "ezinbestekoak ez diren komertzioak" –jatetxeak eta tabernak barne– dira hetsirik egonen.

Kulturari dagokionez, «prestakuntza lana» egiten segitzen ahalko dute artistek –errepikak eta film grabaketak, adibidez– eta hori "biharkoa segurtatzeko gisan". Baina, hori aparte, zinemak, ikusgarriak eta bestelako aktibitate kulturalak debekatu ditu Frantziako Gobernuak. "Denbora mugatu batez guztia gelditzeak izugarri min egiten du, baina beharrezkoa da, gure neurrien eraginkortasuna segurtatzeko". Kirol hitzorduentzat berdin, ez da ezer eginen publikoarekin. 

"Ezinbestekoak ez diren komertzioak", baita jatetxe eta tabernak ere hetsi beharko dituzte bigarren konfinamendu honetan. Azokek segitzen ahalko dute aurrera, "prefetak ez badu aurkakoa erabakitzen".

Laguntzak, enpresentzako

Lehen aldian bezala, gobernuak zailtasunetan diren enpresak diruz lagunduko dituela zehaztu du Castexek: "Hilabetero 10.000 euro arte igo daitekeen laguntza jasoko dute ixte administratiboa pairatzen duen sektore orok". Langabezia partziala eta zerga dispentsak finkatuko dituzte berriz ere bigarren konfinamendu honetan zailtasunetan egonen diren enpresentzat. Frantziako Kontseiluen Ministroak azaroaren 4an bozkatuko du 20 miliar euro gehiago horretara bideratzeko erabaki politikoa. "Gastu hauek asumitu behar ditugu; kostu ekonomiko, finantziario eta batez ere humano handiagoa lukeelako ezer ez egiteak".

Barda Macronek erran zuen gisara, berretsi du osasun egoera eta horri begira harturiko neurriak hamabost egunero aztertuko dituzte, behar izanez gero egokitzeko. Ostiral honetan hasiko da bigarren konfinamendua Ipar Euskal Herrian ere eta gutxienez abenduaren 1a arte iraunen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude