EHU

Ikasleek Leioako sarrerak itxi dituzte, EHUk ez dituelako “bost exijentziak” onartu

  • Leioako fakultateetarako sarbideetan, lurrean eseri eta bidea moztu dute ikasleek. "Ikasleok pasa den astean ohartarazi genuen EHUk gure exijentziak onartu ezean Leioako campuseko jarduna beranduago hasiko zela hainbat egunetan".


2016ko apirilaren 19an - 09:24

Hona ikasleen bost exijentziak:

1- San Mameseko ikasleei espediente disziplinarioak ez irekitzea.

2- Gasteizko ikasleen kontrako salaketak eta gainontzeko neurriak atzera botatzea (Ertzaintzari ikasleak ikertzeko baimena ematea...).

3- Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartu eta bere egoera konpontzea.

4- EHUra Ertzaintza sar ez dadin behin betiko neurriak hartzea.

5- Campusetan dauden indar polizialak kanporatzea.

"Esanguratsua da unibertsitateak zuzenean ikasleen kontra egitea"

Ertzaintzak San Mameseko ikasleak egiten ari ziren Herri Unibertsitatea "bortizki desalojatu izana" salatu dute Ikasle Abertzaleek: "Kasu hau ez dugu eraso isolatu bezala ulertu behar. Ildo beretik, joan den martxoaren 17an, Euskal Herriko zenbait hiriburutako ikasleok errepresio bortitza bizi izan genuen gure aldarriak kalera atera eta borrokatzeagatik. San Mameseko desalojoan 41 identifikatu egon ziren, horietako askok inputazioak ere jaso dituztelarik. Martxoak 17ko mobilizazio egunean berriz, 5 identifikatu izan genituen Bilbon eta Euskal Herriko gainerako hiriburuetan 14 atxilotu eta beste identifikazio ugari egon ziren".

EHUri erantzule zuzena izatea leporatu diote. "Ertzaintza unibertsitatera sar dadin eskatzea ekintza benetan larria da, baina are esanguratsuagoa da unibertsitateak zuzenean ikasleen kontra egitea, mehatxuen zein zuzeneko salaketen bidez", gaineratu dute.

Horren guztiaren ondorio dira aurrez aipaturiko bost exijentziak, "eta argi utzi nahi dugu ez garela lortu arte geldituko".

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea

Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]


EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


EHUko talde bat elkarlanean dabil genozidioarekin lotutako institutu israeldar batekin

Ahoztar Zelaietaren ikerketa batek argitu du EHUk lotura duela palestinarren etxeak botatzeko erabiltzen diren ‘bulldozerrak’ garatu dituen institutuarekin. Unibertsitate publikoak apirila bukaeran esan zuen harremanak etengo zituela Palestinako sarraskia espreski... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Eguneraketa berriak daude