Azken hamarkadetan, euskalduntze prozesuan arlo eta zonalde batzuetan aurrerapauso esanguratsuak eman badira ere, administrazio publikoetan euskarak oztopo eta mehatxu gordinak ditu aurrean. Epaitegietan garatzen ari den euskararen kontrako ofentsibaz gain, eta Euskal Herrian, oro har, gutxitzen ari den euskararen erabileraz gain, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea ez dago inolaz ere bermatuta. Administrazioari dagokio, nagusiki, neurriak hartzea hizkuntza-eskubideak bermatzeko; EHU barne.
Azkenaldian hartutako zenbait neurrik zein ekainaren 11ko EHUko Gobernu Kontseiluan onartu den EHUko IV. Euskara Planaren edukiak kezka sortu digute. EHU euskalduntzeko erronka neketsu horretan, hankamotza zen III. Plana baino hankamotzagoa geratzen da plan berria. Emaitza beste bat izaten saiatu arren, zirriborroei egindako ekarpenak atzera bota dizkigute. Planean zehaztasun falta oso nabarmena da, helburuak eta ekintzak oso orokorrak izanda eta betekizun maila neurtzeko oso adierazle gutxi jasota. Horrekin batera, beharrezkoak diren neurriak hartzeko ausardia falta argia da. Plana kontinuista da, inertziaren erosotasunaren eremuan murgilduta. Baina EHUn daukagun inertzian mehatxu argiak ikusten ditugu, elementu kezkagarri berri batzuekin nahastuta. Izan ere, azken bi hamarkadetan EHUko zuzendaritzek izandako euskalduntze irizpide batzuk pitzatzen hasi direla sumatzen dugu. Hautematen da egoera bat non, egindako ahaleginek nahiko fruitu emanda ere, irizpideak arin daitezkeelakoan dauden. Agian euskalduntze prozesuaren inflexio puntu batean gaude non aldapa behera leuna hasi den? Denborak esango du, baina neurri eta joera batzuek hori ohartarazten dute.
Graduetako irakaskuntzari dagokionez, euskaraz eskaintzen diren derrigorrezko kredituen %94,4tik %96ra heltzea finkatu dute helburu moduan 2027rako. Zailtasunak eta salbuespenak kontuan hartuta (filologietan nagusiki), ez da onargarria, EHU martxan jarri zenetik 44 urte igarota, ikasle euskaldun askok unibertsitate publikoan graduetako irakasgaiak euskaraz jasotzeko eskubidea bermatuta ez izatea. Zein irakasgai diren identifikatuta dago, baina ez dugu ikusi plan ezta egutegirik ere irakasgai horiek euskaraz eskaintzeko. Eta zer esan graduko hautazko irakasgaiei dagokienez, non eskaintza askoz baxuagoa den. Finkatu den helburu bakarra euskaraz hautazko irakasgaiak dauzkaten graduak 53tik 56ra heltzea da; gradu bakoitzean irakasgai bana euskaraz eskaintzearekin lortuko litzatekeena…
Masterren kasuan, planean proposatzen den euskarazko kredituen igoera (%14,1etik %19ra) nabaria izan arren, oso master gutxitan kontzentratuko litzateke. Izan ere, master gehien-gehienek euskararen presentziarik gabe jarraituko dute.
EHU euskalduntzeko erronka neketsu horretan, hankamotza zen III. Plana baino hankamotzagoa geratzen da ekainean onartutako plan berria
Euskara Planean jasota ez badago ere, ingelesezko eskaintzaren goraldi progresiboak zalantzak sortzen dizkigu. Nazioartekotzean murgilduta eta beste hizkuntzen ezagutzaren garrantziaz kontziente izanda (ez bakarrik ingelesa), euskararekiko lehia suposatzen du. Gero eta irakasgai gehiago eskaintzen dira ingelesez, baina sail askotan, graduetako irakasgai batzuk (bereziki hautazkoak) ez dira oraindik euskaraz eskaintzen (eta masterretan, zer esanik ez…). Baliabideak ez badituzte era nabarian handitzen eta irizpideak ez badituzte argi finkatzen (eta ez daude argi finkatuta) suma dezakegu nor aterako den galtzaile lehia horretan…
Irakasleen euskara profilari dagokionez, egun %66ak C1 profila dauka eta helburu moduan lau urtean %70era heltzea jasotzen da. Ehuneko horietara heltzeko ahalegin handia egin da urte askotan eta horrela aitortu behar da. Hala ere, kezkagarriak diren alderdi zehatz batzuk sumatu ditugu. Lehen, salbuespenen bat izan ezik, iraunkorrak izango liratekeen lanpostuek euskara profila zeukaten. Azkenaldian, gero eta euskararik gabeko plaza gehiago heltzen dira erabaki batzordeetara, eta zuzendaritza taldeak gero eta gehiago onartzen ditu.
Era berean, aldaketa kualitatibo baten aurrean gaude. Izan ere, I3/R3 akreditazioa daukaten ikertzaileak, ikertzaile iraunkor lanpostuetara bideratu ordez, irakasle iraunkor plazetara bideratzen ditu zuzendaritzak, lanpostuaren hizkuntza-profila pertsona bakoitzari doituta. 2023ko EPEn 35 irakasle iraunkor plaza onartu ziren kolektibo horrentzat. Orain arte sortutakoek ez dute euskara eskakizunik eta, ikertzaileen hizkuntza-errealitatea ikusita, aurrera dezakegu sortuko diren plaza gehienak euskararik gabekoak izango direla. Hori ez da zuzena, gainerako irakasleei euskara C1 maila exijitu baitzaie. Horrez gain, euskararik gabeko irakasle berriek ezin izango dute bere gain hartu lankideen euskarazko irakaskuntza, azken horiek bat-bateko baja hartzekotan. Kontratatzeko bide berri hori ireki izanak berebiziko arriskua dauka. Espero daiteke sail batzuetatik euskararik gabeko lanpostuak sortzeko presioa gero eta handiagoa izatea: beste irakasle horri ez badiozu euskara eskatu, zergatik gure hautagai honi, denbora luzean sailean egonda, irakasle plaza ukatzen diozu? (Bai, endogamia oso presente mantentzen da unibertsitateetan, EHUn barne…). Atea pixka bat irekita, handituko den presioak (izan sail, sindikatu edota pisu handiko pertsonek eraginda) atea gero eta gehiago ireki dezake, atzera egitea asko zailduz.
Teknikari eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen kasuan, planean jasotako helburuak xumeak dira, nahiz eta lau urtean 3. hizkuntz profila akreditatuta daukaten langileen %42tik 50era igotzea, lortzekotan, aurrerapauso aipagarria izan. Hala ere, planak ez du bermatuko euskarazko arreta barne zerbitzu ugaritan eta euskara eskakizunerako derrigorrezko datak bete gabe jarraituko du lanpostu askotan, besteak beste, martxan dagoen EPEn legez lanpostuek duten derrigorrezko euskara profila ez izatea ahalbidetuko baita hainbat lanpostutan.
Euskarazko arreta ez da egongo bermatuta kanpoko enpresetako zerbitzuetan ere. Nahiz eta enpresek azpikontratatzeko klausuletan euskarazko arreta ziurtatu behar dutela jasota egon, ez da betetzen gune askotan. Campusetako kafetegi, kopia-denda eta beste guneetatik pasatzen den edozein euskaldunek ondo daki hori…
Unibertsitate publikoa ez da soilik titulazio akademikoa lortzeko edo lan egiteko leku bat. Euskal jendartean eragiteko gune oso garrantzitsua ere bada, euskalduntzerako eta euskara bizirik mantentzeko gakoa. EHUn gauzatzen ari diren erlaxatzea eta zarata gutxiko aldaketen emaitzak hurrengo urteetan eta hamarkadetan ikusiko ditugu; agian beranduegi izango denean. EHUn gauden langile eta ikasle euskaltzale guztioi aktibatzea dagokigu, baita hurrengo belaunaldientzako euskarazko kalitatezko hezkuntza nahi duten sektore guztiei ere. Bai neurriak hartzeko baita neurriak inplementatzea exijitzeko ere. Tentsioa mantentzea ezinbestekoa da. Tentsiorik gabe, euskarak asko dauka galtzeko, baita unibertsitate publikoan ere.
Iñaki Etaio eta Nere Alkorta, EHUko LAB sindikatuaren sail sindikalaren izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]