Ijitoen aurkako mezuak zabaltzea egotzi die Khetane mugimenduak zenbait hedabideri

  • Khetane Espainiako Estatuko Ijitoen Mugimenduak zenbait komunikabidek koronabirusa dela eta hedatu dituen mezu arrazistak salatu ditu. Izurritearen hedapena ijitoei egotzi dietela adierazi du, eta ijitoen aurkako indarkeria piztearen erantzule egin ditu.


2020ko martxoaren 11n - 11:04

Espainiako Estatuko hainbat hedabidek ijitoen aurkako mezuak zabaldu dituela salatu dute, honen hedapena beraiei egotziz. Mota honetako jarrerak “oso arriskutsuak” direla eta “jendartearen duintasun eta elkarbizitzaren aurka” doazela adierazi dute.

Fiskaltzari eta kazetariei beraiei zuzendu zaie elkartea, erantzukizun bila. Lehenengoari “bere pasibotasun iraingarria” alde batera uzteko eta gorroto delituen aurka neurriak hartzeko eskatu dio. Hedabideek kaleratutakoak Zigor Kodeko 510. Artikulua urratzen duela eta gizarte zibilarekin batera horren aurka egin behar duela adierazi du.

Kazetariei salaketa horien aurka agertzea eskatu die, batez ere hedabide publikoetakoei. Kazetaritzako kode deontologikoak urratzen dituen kazetaritza eredu horretatik aldentzeko eskatu die. Sare sozialen jabeei ere helarazi die mezua, ijitoen aurkako mezuak ezabatzeko eskatuz.

Azkenik, elkarteak bere esku dituen legezko neurri guztiak erabiliko dituela jakinarazi du, mezu arrazista horien aurka egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude