Hutsik dauden 40tik gora etxebizitza alokairu sozialean jarriko dira Gasteizen

  • Batik bat gazteei zuzendutako programa da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 7an - 12:43
Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailaren arteko bilkura. Argazkia: Gasteizko Udala
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Udal etxebizitzak alokairu sozialaren eskaerari erantzuteko erabiltzea adostu dute Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Hasteko, Bustaldean (Aretxabaleta) eta hiriko beste auzo batzuetan hutsik dauden 40 etxebizitzatik gora birgaituko dira planaren barruan, batik bat gazteentzat. Alokabidek eta 21 Zabalguneak lantalde bat osatuko dute, ekimenaren barruan zein etxebizitza sar daitezkeen aztertzeko.

Erabiltzen ez diren zenbait etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku jartzea proposatu dio Udalak Jaurlaritzari, batez ere gazteentzako etxebizitza programetarako baliatu ditzan. Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez,"garai batean sustatu zen etxebizitza politikaren ondorioz, Udalak hutsik eta egoera eskasean dauden hainbat etxe ditu. Ekimen honen bidez, etxebizitza horiek baliatuko ditugu eta, gainera, legez kanpoko okupazioak eragotziko dira".

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude