Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

  • Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela adierazi du Defentsa ministro Israel Katzek, baita lurreko erasoak areagotuko dituztela ere.


2025eko apirilaren 03an - 16:49
Azken eguneraketa: 18:27
Viktor Orban Hungariako presidentea eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari uzteko prozedura "konstituzioaren eta nazioarteko esparru juridikoaren arabera" jarraituko dutela azaldu du Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak. Erabakia Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Viktor Orban presidentearekin bildu den egun berean hartu du Hungariak: hain zuzen, Hagako auzitegiak Netanyahuren aurkako atxilotzeko agindua ezarri zuen iazko azaroan, Gazako zerrendaren aurkako erasoaldiaren harira gizateriaren kontrako krimenak eta gerra krimenak leporatuta. Epai hori eman zenetik, Erromako Estatutua berretsia duen herrialde bat zapalduko du lehen aldiz Netanyahuk.

NZA "ekimen errespetagarria" bada ere, azken aldian "organismo politiko bat" bihurtu dela adierazu du Gulyasek Hungariako MTI berri agentziari. Erabakia kokatzeko, ondokoa zehaztu du: "Horren adibide tristea da Netanyahuren kontrako akusazioa". Hamasek gaitzetsi egin du Hungariak hartutako erabakia, ohar bidez: "Nazioarteko justiziarentzat kolpe gogorra da Hungariak konplizitatea izatea gerra kriminal batekin. Erabaki lotsagarria eta immorala da". Gainera, Europako herrialdeari bere egitekoak egin eta Netanyahu NZAri entrega diezaiola eskatu dio, "krimenengatik kontuak eman ditzan eta bidezko zigorra jaso dezan palestinarren aurka egin zituen sarraskiengatik eta genozidioarengatik". 

2001ean berretsi zuen Erromako Estatutua Hungariak, eta horrek dakar Hagako auzitegiaren jurisdikziopean izatea. Hori horrela, bertako Poliziak Israelgo lehen ministroa atxilotu beharko luke. Orbanek, ordea, behin baino gehiagotan adierazi du ez diola kasurik egingo aginduari, eta, kontrara, "askatasuna eta segurtasuna bermatuko" diotela Netanyahuri.

Gazako lurren %25 bereganatu nahi ditu Israelek

Hamasekin adostu zuen su etena apurtu eta ia bi astera, Israelgo armadako buru Eyal Zamirrek apirilaren 3an kaleratutako ohar batean jakinarazi du Gazaren aurkako erasoak "hedatuko" dituztela, zerrendako lur gehiago hartzeko helburuarekin. Nazioarteko hainbat hedabidek, tartean New York Post estatubatuarrak, plazaratu dute Gazako lurren %25 hartzea duela helburu Israelek, Indarra eta ezpata izena jarri dion operazio berriarekin, Hamasi "gatibuak askatzeko presioa ezartzeko".

Gazaren aurkako erasoak hedatzearekin batera, Israelgo armadak gogortu egin ditu zerrendako palestinarren aurkako bonbardaketak: Al Jazeera hedabidearen arabera, 76 palestinar hil dituzte ostegun goiz honetako aireko erasoen bidez. Gainera, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Gutierresek astelehenean Israeli egotzi zion NBEren hamabost langileren hilketa, hil ondoren hobi komun batera bota izana ere deitoratuta.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude