Huerta de Peraltako langileekin elkartasunez manifestazio jendetsua egin dute Iruñean

  • Manifestazio jendetsua egin dute Iruñean Huertas de Peraltako langileek eta haiei elkartasuna adierazi dieten 1.500 bat herritarrek. Hainbat ordezkaritza sindikal ere izan dira manifestazioan, besteak beste EHNE eta ESK-koak.


2019ko urtarrilaren 7an - 14:11
Manifestazioa Iruñeko kaleetan. (Arg.:@LABnafarroa) Manifestazioa Iruñeko kaleetan. (Arg.:@LABnafarroa)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abendu amaieran egin du jauzi lan gatazka honek indarrez iritzi publikora, besteak beste, Azkoiengo Huertas de Peralta enpresako sarreran izandako mobilizazioengatik. Hauetan Foru Poliziaren oldarraldi bortitzak izan dira eta hauen ondorioz LABek Mari Jose Beaumont foru sailburuaren dimisioa eskatu du. Aipatu sindikatuak darama langileen borrokaren ordezkaritza eta enpresako bederatzi ordezkarietatik sei ditu gaur egun.

Azken hilabeteetako borrokaren ondorioz baldintza hobeak lortu dituzte langileek, baina LABekiko harreman sindikala bideratzen duten lau langile kanporatu egin ditu zuzendaritzak. Orain, lan hobekuntzez gain, langile hauek berriz hartzea eskatzen dute langileek mobilizazioetan. Joan den ostiralean, urtarrilaren 4an, enpresako zuzendaritzak jakinarazi zien ez zutela onartuko langileen baldintzarik eta, ondorioz, hauek mobilizazioekin  jarraitzen dute, astelehen honetan Iruñean egin bezala.

 

 


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.