Kaleratzeen espedientearen kontsulta epea amaitzear dagoela, Maderas de Llodiok ez du bere jarrera aldatu

  • Astelehenean elkartu ziren berriro langileen ordezkariak eta Garnica taldeko zuzendaritzako kideak eta, nahiz eta proposamen ezberdinak aurkeztu, konpainiak berretsi zuen bere asmoa dela 39 behargin kaleratzea.


2025eko urriaren 8an - 07:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehenean Maderas de Llodioko langileak 17. greba egunera heldu ziren eta arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Bilbon. Izan ere, Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epeko bilera berria izan zuten han Garnica taldeko zuzendaritzarekin.

Beharginen ordezkariek proposamenak aurkeztu zituzten 39 kaleratzeak ekiditeko eta ekoizpena Laudion geratzeko, baina konpainiako arduradunek ez zituzten aintzat hartu eta produkzioa eramateko eta langileak botatzeko asmoarekin jarraitzen dutela ziurtatu zuten.


Kaleratzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...