Huaweik utzi egingo dio Europari maskarak donatzeari, Borrellen adierazpen batzuen ondorioz

  • Josep Borrel Europar Batasuneko kanpo arduradunaren adierazpen batzuek eragin dute Txinako multinazionalak atzera egitea. Huaweik jakinarazi du ez dituela osasun materialak donatuko aurrerantzean. Duela bi egun iragarri zuen Espainiara milioi bat maskara bidaliko zituela, Herbeereetara 838.000, Italiara 200.000 eta 12.000 Poloniara, besteak beste.


2020ko martxoaren 27an - 19:34
Huaweik atzera egingo du Borrellen adierazpenen ostean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den astelehenean Europar Batasuneko Kanpo Ordezkari Josep Borrellek iradoki zuen Txinako hainbat enpresak maskarak eta osasun materiala oparitzearen atzean, intentzio politikoak ezkutatzen direla. Xiaomi, Oppo, Alibaba edo Huawei dira azken egunotan koronabirusa borrokatzeko donazioak egin dituzten Txinako enpresetako batzuk.

Politikari espainiarra "Txinaren maskaren diplomaziaz" mintzatu zen ondorengoa adierazteko: "Txinak ondorengo mezua bidaltzen du energia handiz: AEB ez bezala, bera sozio arduratsu eta fidagarria dela". Gehitu zuen "mundu mailako errelatoaren bataila" jokatzen ari dela egunotan, eta Europar Batasunari sinesgarritasuna kentzeko saiakerak egin direla adieraziz ez dela kide fidagarria. "Kontziente izan behar dugu geopolitikaren elementua ere badagoela, baita gertaeren interpretazioan eragiteko nahia ere, eskuzabaltasunaren politikaren bidez. Gertaeretan oinarrituta, Europa defendatu behar dugu bere aurkarien aurrean".

Huaweiren erreakzioa

Borrellen posizioaren ostean, Huaweik komunikatu baten bidez iragarri du Europari maskarak oparitzeko bere programari amaiera jarri diola, Euractiv agentziak jaso duenez. "Ez dugu geure burua halako errelato batean murgilduta ikusi nahi", adierazi dute.

Martxoaren 20an Japoniara 500.000 maskara bidali zituen, eta Irlandara ospitaleetarako materiala, artikulu honetan irakur daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.