Hogei egunez luzatu dute FARC-EPren armagabetzea, bake prozesuaren atzerapenagatik

  • Hiru astez luzatu dute FARC-EPren armagabetze prozesua; maiatzaren 30ean zen amaitzekoa, hasierako akordioaren arabera, baina ekainaren 20ra arte luzatu dute epea. Gobernuak ez ditu bake prozesurako azpiegiturak burutzeko epeak bete, eta atzerapenak eragin ditu.


2017ko maiatzaren 30ean - 12:27
Gerrillarien armak kontzentrazio gune batean. (Arg.: Colombia Informa) Gerrillarien armak kontzentrazio gune batean. (Arg.: Colombia Informa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 24an sinatu zuten akordioa sinatu zuten bake akordioa Juan Manuel Santos Kolonbiako lehendakariak eta Rodrigo Londoño Timochenko FARC-EPko buruak Bogotan, eta D egun gisa, bake akordioa inplementatzeko eguna abenduaren 1a ezarri zuten. D eguna+180 delakoa maiatzaren 30ean tokatzen zen, armagabetzea burutzeko eguna. Eguna iritsita ez dute prozesua amaitu, eta gerrillak, gobernuak eta NBEk (armak jasotzen ari dena) epea luzatzea erabaki dute. Epe horretan, Kolonbiako El Tiempo egunkariaren arabera, 7.000 fusil inguru entregatu beharko ditu gerrillak.

Ez da atzerapen bakarra; Jarraipen, Bultzatze eta Egiaztatze Batzordeak bake akordioko hainbat punturen egoera eta luzapenei buruzko informazioa eman berri du. FARC-EPko gerrillariak kontzentratuta dauden guneak ere indarrean mantenduko dituzte aurreikusitakoa baina 60 egun gehiagoz. Tarte horretan garatu beharko ditu gobernuak gerrillariak legalitatera eta bizitza arruntera itzultzeko mekanismo guztiak, baita beren bizitza bermatzeko segurtasun neurriak ere. Izan ere, azken asteetan gerrillari eta gerrillarien senide ugari hil dituzte.

Datozen hogei egunetan ere, gobernuak gerrillarien amnistia gauzatzeko konpromisoa hartu du, hala nola talde paramilitarren eta kriminalen kontra egingo duen polizia talde berezia martxan jartzekoa. FARC-EPk, berriz, bere biktimei ordaintzeko ezarriko dituen ondasunen zerrenda aurkeztu behar du, baina Seusis Pausias “Jesús Santrich” gerrillako buruak esan du armagabetzea eta FARC-EPren legeztatzea burututakoan egingo dutela hori.

Adostutakoaren inplementazioak atzerapen handia du, batez ere gobernuaren betetze ezagatik. Duela egun gutxi gerrilla kexu zen adostutako nekazal erreformarako gobernuak prestatutako legeak aldaketa handiak zituela eta. Bestalde, gerrilla desmobilizatu ahal izateko eraiki behar zituen azpiegituren zati oso txikia eraiki du, eta horrek atzerapenak eragin ditu prozesuaren agendan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbiako bake prozesua
2022ko maiatzaren 24
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
"Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea"

2020ko martxoaren 24
Johana Acosta, Cauca Iparraldeko Kabildo Indigenen Elkarteko (ACIN) kidea
"Ama Lurraren askapena da gure borroka nagusia, konkistan kendu zizkiguten lurrak berreskuratzen ari gara"

2019ko uztailaren 24
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
"Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!