Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
2009an egin zen lehenbiziko topaketa Udinen, Italia ipar-ekialdean, Eslovakiarekin eta Austriarekin mugan. Bada han hizkuntza gutxitu bat, friuliera, 600.000 hiztun inguru dituena. Italiako Estatuak legez babestu egiten du hizkuntza, baina ez da inon ofizialki onartua. Horregatik, besteak beste UNESCOren arabera, arrisku maila altuan dago. Ikas daiteke friuliera, horretarako sortu zuten 1996an friuliera batua edo estandarra, eta badute irrati lokal bat, Radio Onde Furlane, hizkuntza minorizatu horrentzat erreferentea dena. 1980tik ari da antenan.
Irrati horrek antolatzen du Suns Europe jaialdia –Suns hitzak, friulieraz, "soinuak" esan nahi du–. Hasieran topaketa zena, orain musika jaialdi bizia da, 2015az geroztik. Festibalaren xedea da Europako hizkuntza minorizatuak bizi-bizirik daudela demostratzea, espresio sutsuak dituztela kulturalki, eta ez dela folklorea soilik: "Aniztasunak batzen duen Europa baten alde, Europa erreal eta integratu baten alde".
Aurten, urriaren 11tik 19ra egiten ari dira topaketak, betiko moduan Udine hirian, eta larunbatean egingo bada ere festibalaren final handia, Giovanni antzokian, aurreko egun guztietan kontzertu programazio zabala antolatu dute, baita literatura eta beste diziplina artistiko batzuk elkarbanatzeko topaketak ere. Euskaraz eta friulieraz gain, hizkuntza hauek entzun dira eta entzungo dira jaialdia amaitu bitartean: aromaniera, behe-saxoiera, erromantxera, faroera, gaelikoa eta katalana.
Euskal Herria ordezkatzen, Etxepare Institutuaren laguntzaz, Miren Narbaiza MICE ariko da larunbateko finalean. Bigarren kontzertua izango du; izan ere, lehenago, urriaren 17an, oholtzara igoko da. Niña Coyote eta Chico Tornado ere Udinen egon dira, jaialdiaren lehen asteburuan, bi emanalditan. Hemen programa.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan
Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.
Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.
Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]