Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarrenez antolatu dituen Bertsolamintza jardunaldiek bost saio izango dituzte. Sarrera doan da, baina izena-ematea beharrezkoa da (hemen eman behar da saio bakoitzarentzako izena).
Hona hemen zein egun eta lekutan zehazki zein gai landuko den:
Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka hitzaldia eskainiko du Sustrai Colinak. Saio-formatuen inertziak jorratuko ditu, aldiz, Amaia Agirrek. Zaldiko Maldiko elkartean izango da, 18:30ean.
Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? hitzaldia eskainiko du Amets Arzallusek. Miren Artetxek Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan gaia xehetuko du.
Larraldea Etxean, 18:30ean.
Bertsolari gazteek zer berri? kontatuko digute Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Maider Arregik. Bira Kultur Gunean, 18:30ean.
Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik hitzaldia emango du Maite Berriozabalek eta Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? azalduko du Xabier Aierdik. Amaia Zentroan 18:30ean.
Egitarau honekin bateratuko dituzte lehendik herriz herri emandako hitzaldiak:
9:00 Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi
9:20 Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
9:45 Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina
10:10 Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
10:35 Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre
10:50 Aurreko 4 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua
11:30 Atsedenaldia
11:50 Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe
12:15 Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola
12:40 Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi
13:05 Azken 3 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua
13:45 Jardunaldien itxiera: Jone Uria
Ostean bazkaria egingo dute Amasako Uxo Toki elkartean. 12 euroren truke, izena eman behar da bazkaritarako, maiatzaren 24a baino lehen (hemen klikatuta).
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]