argia.eus
INPRIMATU
Bertsolamintza jardunaldiak maiatza-ekainean
Hizkuntza, gaiak, transgresioa, feminismoa, gazteak eta iritzi publikoa aztergai

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2019ko apirilaren 26a

Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarrenez antolatu dituen Bertsolamintza jardunaldiek bost saio izango dituzte. Sarrera doan da, baina izena-ematea beharrezkoa da (hemen eman behar da saio bakoitzarentzako izena).

Hona hemen zein egun eta lekutan zehazki zein gai landuko den:

Maiatzak 2, Iruñea: Transgresioaz eta formatuez Sustrai Colina eta Amaia Agirre

Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka hitzaldia eskainiko du Sustrai Colinak. Saio-formatuen inertziak jorratuko ditu, aldiz, Amaia Agirrek. Zaldiko Maldiko elkartean izango da, 18:30ean.

Maiatzak 16, Senpere: Kanturako gaiez eta hizkuntzaz Amets Arzallus eta Miren Artetxe

Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? hitzaldia eskainiko du Amets Arzallusek. Miren Artetxek Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan gaia xehetuko du.

Larraldea Etxean, 18:30ean.

Maiatzak 22 Bilbo: Bertsolari gazteen mahai-ingurua

Bertsolari gazteek zer berri? kontatuko digute Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Maider Arregik. Bira Kultur Gunean, 18:30ean.

Maiatzak 23 Gasteiz: Feminismoaz eta iritzi publikoaz Maite Berriozabal eta Xabier Aierdi

Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik hitzaldia emango du Maite Berriozabalek eta Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? azalduko du Xabier Aierdik. Amaia Zentroan 18:30ean.

Ekainak 1 Amasa-Villabonan: hitzaldi guztien bateratzea

Egitarau honekin bateratuko dituzte lehendik herriz herri emandako hitzaldiak:

9:00  Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi

9:20  Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus 

9:45  Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina 

10:10 Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal

10:35 Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre

10:50  Aurreko 4 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua

11:30  Atsedenaldia

11:50  Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe

12:15  Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola

12:40  Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

13:05  Azken 3 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua

13:45  Jardunaldien itxiera: Jone Uria

Ostean bazkaria egingo dute Amasako Uxo Toki elkartean. 12 euroren truke, izena eman behar da bazkaritarako, maiatzaren 24a baino lehen (hemen klikatuta).