Hizki.app: eguneroko euskarazko beste hitz-jolas bat

  • Hala nola Wordle eta Berbaxerka, hemen da Hizki.app, euskarazko hitzekin egunero jolasteko moduko sareko app/jokoa. Azaroan egindako Euskal Game Jam joko garapeneko maratoian garatu zen ideietako bat da. Sartu eta jokatu, hori da Hizki.app ulertzeko modu errazena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 12an - 07:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Batetik, Google identitate baten bidez lotzeko eskatzen dizu. Eta gero, jolastera.

4x4 hizkiko lauki bat agertzen zaizu, 16 letra beraz, batzuk errepikatuta, eta Scrabble jokoan bezala bakoitzak puntu multzo bat duela. 16 letra horiekin osatu behar dituzu euskal hiztegi hitzak. Baina hitz bat osatzen duzunean, adi, laukitik desagertzen dira:

Eta horixe da, ea 16 letra horiekin zenbat hitz desberdin osa ditzakezun, eta bakoitzarekin zenbat puntu batzen dituzun. Eguneko erronkaz gain, orduero aldatzen den beste bat ere bada. Eta login egiten duzunez... ba sailkapen bat ere bai.

Pello Altadill garatzailearen umea da Hizki.app, zorionak eta eskerrik asko Pello.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude