Hitz emandakoa konplitu dezatela

  • Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak gogoraraztea, gastu sozial eta zerga gehiagoko Estatua batean oinarrituak.


2018ko ekainaren 07an - 16:20

Gastu publikoa 8.000 milioi eurotan handituko dute egitura produktiboa modernizatu eta hazkunde ekonomikoaren etekinak hobeto banatzeko. Beste 5.500 milioi euro bideratu nahi dituzte krisiak eragindakoentzako. 2.400 milioi pobrezia borrokatzeko planerako eta 1.200 milioi epe luzean langabezian daudenak babesteko.

Gastu sozialaren gehikuntza hori ordaintzeko, sozialisten plana zergak igotzea da, neurri berean. Multinazionalei eragingo lieke gehien, Sozietateen Zerga igo eta 4.000 milioi eurorekin. Bankuei ere zerga jarriko liekete eta horren bidez beste 1.000 milioi euro lortuko lituzkete pentsio publikoak ordaintzeko. Urtean 150.000 euro baino gehiago irabazten dutenek PFEZean ere igoera nabarituko lukete. Horrez gain, bikoiztutako egiturak ezabatuz eta hornigaien erosketetan hobekuntzak eginez 2.500 milioi euro aurreztuko lituzke gobernu berriak.

Beraz, orain konplitu dezatela hitz emandakoa. Espainiar presidente berriak ez du erraz izango. Ez soilik oposizio politikoagatik, batez ere mendeku gosez dabilen PPren partetik. Enpresek, multinazionalek eta bankuek jadanik erreakzionatu dute. Ez dute erreforma laborala eta antzekoak bertan behera uzterik nahi, euren interesei onura besterik ez baitie ekarri. Ez dute zerga gehiago nahi. Zentsura mozioa babestu zuten alderdiek, salbuespenenak salbuespen, seguruenik plan alternatibo horiek onartuko lituzkete. Baita, jakina, Espainiako Estatuko herritarren gehiengoak ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude