Hirukoiztu egin dira israeldar kolonoek palestinarrei egindako erasoak

  • Iaz 482 eraso izan ziren palestinarrek Zisjordanian okupaturik duten lurrean eta 2017an berriz, 140.


2019ko urtarrilaren 9an - 10:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Haaretz egunkari israeldarrak argitaratu duen txostenaren arabera, hirukoiztu egin dira israeldar kolonoek palestinarren Zisjordaniako lurretan egindako eraso kopurua. Honelako erasoak biltzen ditu txostenak: eragindako suteak, harriekin erasotzea, laboreak izorratzea eta oro har, azpiegiturei kalteak eragitea.

Erasoen artean, aipagarriena da iazko ekainean egindakoa: kolono israeldarrek su eman zioten hainbat palestinarren bizilekuri, eta 10 lagun inguru hil ziren, gehienak adingabeak. Tartean, 18 hilabeteko haur bat. Asko erredurekin hil ziren.

Azken urtean espetxean zeuden israeldar kolono gehienak askatu dituzte, eta hori izan liteke eraso kopurua hainbeste igotzearen arrazoi nagusia, egunkariak jakitera eman duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!