Hirugarren dosia kasu guztietan beharrezkoa dela dioen ebidentzia zientifikorik ez dago, Fernando Simónen arabera

  • Fernando Simón Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendariak txertoen mundu mailako birbanaketa bidezkoagoaren alde egin du. Hirugarren dosia pertsona guztiei jartzeko beharraren ebidentzia zientifikorik ez dagoela adierazi du.


2021eko abenduaren 15an - 08:44
Azken eguneraketa: 10:46
Argazkia: César Arfeliz

Medicusmundi eta Munduko Medikuak erakundeek La salud en la cooperación al desarrollo y la acción humanitaria 2021 (Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan 2021) informeko ondorioak plazaratu dituzte asteartean. Agerraldian izan da Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren zuzendari Fernándo Simón, eta COVID-19aren aurkako txertoaz mintzatu da. Simónen arabera, ez dago ebidentzia zientifikorik frogatzen duenik txertoaren hirugarren dosia pertsona guztiek beharrezkoa dutela.

Txertaketa ia adin-tarte guztietara zabaltzen ari diren unean egin ditu adierazpen horien Simónek. Izan ere, birusaren Omicron aldaerak agerpena egin ondotik Sendagaien Europako Agentziak hirugarren dosiak jartzen hasteko gomendioa egin zuen, eta ondorioz populazioaren gehiengoa txertatzea aurreikusten da. Espainiako Osasun saileko idazkari ohi Fernándo Lamatak El Saltori egindako adierazpenen arabera, bilakaera hori aurreikusi zitekeen: "Esperientziak erakusten digu agentziek indikazio mugatu batzuetarako baimena ematen dutenean ate bat irekitzen dela, eta bertatik sartzen direla gero beste talde batzuentzako orokortasunak, biztanleria osoarentzat izaten amaituz. Izan ere, ongi aztertutako marketing presioarekin, iritzi publikoa hasi daiteke gobernuei hirugarren dosia eskatzen".

Hirugarren dosia orokortu ordez, txertoaren birbanaketa

Simónek ekoitzitako txertoen mundu mailako birbanaketa bidezkoagoaren alde egin du. Bere iritziz, zenbait herrialdetan hirugarren dosia jende orori jarri ordez, dauden txertoen banaketa hobetu beharko litzateke. "Ditugun txertoak ez dira asko munduko 7.800 milioi biztanleentzat. Egiten dugun banaketa egiten dugula, inoiz ez da bidezkoa izango", adierazi du.

Desoreka horren adierazle dira hainbat datu. Medicusmundi eta Munduko Medikuak-ek egindako informearen arabera, herrialde aberatsenetan 241 milioi txerto zaborretara botako dira urtea bukatu orduko erabiltzen ez badira. Oxford-eko Unibertsitateak monitorizatzen duen Our World In Data datuen arabera, berriz, Afrikako herrialde gehienetan ez dira heldu biztanleriaren %2 txertatzera. "Daukagun osasun arazo larriena berdintasun eza da, ez gaixotasun bat", adierazi du Medicusmundiko presidente Carlos Medianok. Izan ere, herrialde aberatsenek bildutako txerto kopurua biztanleriaren hirukoitza da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude