Hezkuntza sailak ikasturte berriari begira “norabiderik gabe” jarraitzen duela salatu du Steilasek

  • Hezkuntza komunitateak ikasturte berriari “plan egokirik gabe” heldu beharko diola ohartarazi du sindikatuak. Hezkuntza eta osasuna bermatzeko gutxienez 6.000 langile gehiago behar direla ziurtatu du. Eskola presentziala bermatu behar dela defendatu du, hori delako aukera berdintasuna ahalbidetzen duen eredu bakarra.


2020ko abuztuaren 18an - 13:41
Steilasen prentsaurrekoa. Argazkia: @STEILAS_

Ate joka datorren ikasturtea “aurrekaririk gabea” da, eta erronka horrek “konpromiso sendoa” galdegingo du, Steilas sindikatuaren ustez. Sindikatuaren ordezkariek elkarlanerako eta adostasunerako deia egiten diote Hezkuntza Sailari. Ikasturte berria hasteko bi aste eskas geratzen diren unean, Eusko Jaurlaritzak “plan egokirik gabe” jarraitzen duela ikusten dute.

Gobernuak uztailean argitaratutako dokumentua, Lan-arriskuen prebentziorako neurriak EAEko ikastetxeetan, COVID-19ren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko izenekoa, “abiapuntu interesgarria” izan daitekeela onartu duten arren, bertan jasotakoa betetzea “ezinezkoa” izango dela diote sindikatuko ordezkariek, baldin eta ikastetxeetan langile gehiago ez badaude. Proposatutako plana ez dute errealistatzat jotzen. Izan ere, Steilasek galdera zuzendu dio Hezkuntza Sailari: “Benetan uste al dute eskoletan osasuna babestu eta eskola presentzialak bermatzeko jasotako neurriak betetzeko egungo plantilla nahikoa dela?”. Hala izatekotan, “ez luke ikasleen bertaratzea ez den beste eszenatokirik jasoko bere plangintzetan”. Baliabiderik jarri ezean, protokoloa “intentzioz eta proposamenez beteriko dokumentu bat besterik ez dela”, ondorioztatu dute, eta hori horrela, Eusko Jaurlaritzak “ez duela benetako planik proposatzen bi aste barru hasiko den ikasturteari ekiteko”.

Ratioak eta pertsonala

Eskola bakoitzean bataz beste 5 langile gehiago beharko liratekeela dio Steilasek, 3.000 langile inguru orotara. Gainera, talde txikiagoak sortzea ahalbidetzeko, beste horrenbeste beharko lirateke. Beraz, gutxienez 6.000 langile gehiago beharko lituzkete hezkuntza sistema publikoak, “osasuna babestu eta hezkuntza eskubidea bermatu ahal izateko”. Ikastetxeetan erizainak egotea ere “ezinbestekoa” dela deritzote. Guzti horrek “aurrekontuak handitzea” eskatzen du, azaldu dute sindikatuko ordezkariek, plantillak handitu eta ikasleen ratioak jeisteko.

Ardurak saihestuz

COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean, Hezkuntza Sailak ardura guztia “ikastetxe bakoitzaren gain” utzi duela salatu du Steilasek: “Berea behar lukeen ardura”. Egoerak langileen babes juridikoa eskatzen duela uste dute, zuzendaritza taldeena bereziki. Hezkuntza Sailari babes hori bermatuko duen dokumentu bat argitaratzeko eskatu diote. Langileen osasuna babesteko protokoloa ere ezinbestekotzat jo dute.

Aukera berdintasunerako baldintzak

Aukera zilegi bakarra eskola presentziala dela esan du Steilasek, hori delako “aukera berdintasuna bermatzen duen bakarra”: "Agertoki ezberdinen egokitasuna eztabaidatzea baino, eskola presentzialak bermatzeko jarri beharreko baldintzen eta egin beharreko inbertsioen inguruan aritu beharko genuke".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


Ikasteko teknika desegokiak erabiltzen dituzte gazteek

Lezioa buruz ikastea, norbere eskemak eta laburpenak egitea, azpimarratzea, beste norbaiti lezioa azaltzea… Ikasteko teknika ugari dago, baina DBHko ikasleek ez dituzte egokienak erabiltzen, ikerketa baten arabera, eta azterketa sistemak badu zerikusirik horretan. Ikasle... [+]


Ikasgelan harreman sanoak elikatzeko programan parte hartzen dute Nafarroako 67 ikastetxek

Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]


2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


Instituturako jauziak ere egokitzapena behar du

Ume txikienen eskola-egokitzapenaz asko hitz egiten da, baina instituturako saltoa ere ez da xamurra: hormonak dantzan eta norbere beldur eta mamuak airean, Lehen Hezkuntzan babestuago egotetik ikasteredu zurrunagora igarotzen dira gazteak. Bide horretan laguntzea inportantea... [+]


2024-09-09 | Ahotsa.info
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute Nafarroan

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen

Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Ikasgeletan mugikorra erabiltzeari buruzko eztabaida prozesua iragarri du Jaurlaritzak

Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %60 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Eguneraketa berriak daude