2008an Espainiako Bankua eta Baloreen Merkatuaren Batzorde Nazionala (BMBN) hezkuntza finantzarioa lantzeko estatu mailako estrategia bat sustatzen hasi ziren: “Hezkuntza Finantzarioaren 2008-2012 Plana”, alegia. Hasitako bide horri jarraipena ematearren, bi erakunde horiek 2013-2017 garairako beste plan bat garatu zuten. Bi estrategien helburua estatuko biztanleriaren finantza ezagutzak hobetzea zen, finantzen eremuan erosoago murgiltzeko.
Duela bi urte, 2017ko urriaren 2an, Espainiako Bankuak eta BMBNak lankidetza itun berria sinatu zuten estatu mailako hezkuntza finantzarioa garatzen jarraitzeko 2018-2021 urteetan zehar. Hirugarren plan horrek helburu antzerakoak zituen ere.
Aurten Finantzaz Haratago sarea sortu dugu hainbat erakundek (Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea), eta estatu mailako hirugarren plan horren inguruan dugun jarrera partekatzea ezinbestekoa dela uste dugu.
Aipatutako plan horiek “Guztientzako finantzak” marka sortu dute eta, urtero, urriaren lehenengo astelehenean “Hezkuntza Finantzarioaren Eguna” ospatzearen aldeko hautua egin dute. Komunikazio digitalean oinarritutako estrategia egin dute egun hori ospatzeko, ahalik eta biztanle gehienengana iristeko asmoz. Finantzaz Haratago sareko kideoi hezkuntza zentroetan sustatuko duten hezkuntza finantzarioak kezkatzen gaitu, hezkuntza-curriculumean sartu baitute.
PISA (Programme for International Student Assestment – Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programa) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) proiektua da. PISAren helburua ikasleen formazioa ebaluatzea da, derrigorrezko hezkuntzaren amaieran. PISAren 2012 eta 2015eko emaitzek erakutsi zuten Espainiako Estatua ez zela ikerketan parte hartu zuten beste herrialde batzuen bataz bestekora iristen. Kezka horren aurrean hasi ziren eskoletan hezkuntza finantzarioa sartzeko ahaleginak areagotzen.
"Finantzaz Haratago" sarea sortu dugu hainbat erakundek (Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea), eta estatu mailako hirugarren plan horren inguruan dugun jarrera partekatzea ezinbestekoa dela uste dugu
Hezkuntza Finantzarioaren Eskola-Programan 500 ikasketa-zentro baino gehiagok parte hartzen dute, eta finantza-entitateek egiten dituzte hezkuntza finantzarioaren inguruko ekintza gehienak. Gure aburuz, eduki ditugun krisi finantzarioen ondorioek eta handiagotzen ari den desparekotasunak argi uzten dute zer nolako eragin negatiboak izan ditzakeen globalizazio finantzarioak. Agerian uzten dute ere bankuek pertsonen ekonomian eta ongizatean izan ditzaketen ondorio latzak.
2016an aurkeztutako Hezkuntza Finantzarioaren Ekimenentzako Praktika Onen Kodeak inpartzialtasuna aipatzen du lehenengo printzipio aplikagarri gisa. Ez dugu uste hori errespetatzen ari direnik, bankuek ematen dizkietelako materialak eta formakuntza ikasleei, horrela irakasteko eredua mugatzen baitute.
Ekitatea, justizia soziala eta giza eskubideak defendatzen ditugu, eta horregatik uste dugu beharrezkoa dela jarrera kritikoa izatea eredu finantzario honen aurrean, baita eredu hori osatzen duten entitateen aurrean ere. Uste dugu garrantzitsua dela zer nolako eredu ekonomikoa nahi dugun azaleratzea eta zein toki izan behar duten finantzek eredu horretan. Hezkuntza finantzarioak hezkuntza proiektuan parte hartuko badu, ezinbestekoa da sistema finantzarioak eta banketxeek gizakian, gizartean eta ingurumenean duten inpaktuen inguruko edukia gehitzeko bultza egitea. Izan ere, banakako eta taldeko ardurak egokitu behar ditugu gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa sortzeko.
Hezkuntza sistemak finantzek gero eta pisu gehiago duten inguru batean murgiltzeko konpetentziak, izaera kritikoa eta heldutasuna eman behar dizkie ikasleei. Irakaskuntza berri honetan, sistema finantzarioa eta sistema ekonomikoa bereizita agertzen dira, nahiz eta finantzak ekonomiaren tresna diren. Ekonomia, pertsonekin eta inguruarekin lotuta dagoen gizarte zientzia denez gero, ikuspegi holistiko eta kritiko batetik ulertu behar da: finantzak ezin dira era isolatuan ulertu, sistema ekonomikoan duten zeregina eta beregan duten eragina ulertu gabe.
Ekitatea, justizia soziala eta giza eskubideak defendatzen ditugu, eta horregatik uste dugu beharrezkoa dela jarrera kritikoa izatea eredu finantzario honen aurrean, baita eredu hori osatzen duten entitateen aurrean ere
Hortaz, salatu behar dugu Hezkuntza Finantzario Planaren helburu bakarra ikasleak sisteman parte hartzeko zerbitzu finantzarioetan trebatzea dela. Ez du sistema hori zalantzan jartzen, ezta finantzei lotutako ekintzek gizartean duten eragina ere. Sistema ekonomikoaren ikuspegi hegemonikoa baliozkotzat jotzen du, eta finantzak gure ekintzak kudeatzeko eta ziurtatzeko tresna gisa aurkezten ditu, askatasunaren izenean. Horrela, erabat ikusezin bihurtzen du erabaki finantzarioek ongizate kolektiboan duten eragina.
Eduki eta eztabaida berriak behar ditugu ikasgeletan, gazteen konpromezua areagotzeko honako gaietan, besteak beste: egitura ekonomiko eta sozial bidezkoagoak eraikitzea, desparekotasunaren aurka borrokatzea, ingurumena babestea, emakumeak ahalduntzea, gobernantza demokratikoa sustatzea eta giza eskubideak bermatzea.
Horregatik, Finantzaz Haratago sareko kideok printzipio etiko horiek bereganatuko dituen hezkuntza finantzarioa sustatzearen aldeko deialdia egin nahi dugu. Finantzek ekonomia errealaren baitan mundua eraldatzeko duten gaitasuna sustatu dadin nahi dugu.
Irati Cifuentes, Joseba Larriba, Liher Gonzalez, Ritxi Usategi Uriarte, Sebastian Gutteridge
(Finantzaz Haratago sareko kideak).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]