1/ Diputatuen hautatzea: “Macronen En Marche garaile, abstentzionisten begiradapean” idatzi dugu berriki. Hautemate baikorra egin ote nuen nago, bigarren itzulian antzeko parte-hartzea izanen delakoan. Abstentzionista kritiko gutxi dago, hautesle gehienek ez dute ezagutzen bozkatzen duten "diputatugaia”.
2/ Lau boz-emate ekitaldi: frantses herritarrak lau aldiz deituak izan dira bozkatzera hiru hilabetean. Lehen biak, “buruzagi” seinalatuak hautatzeko. Oraingo honetan, hautesleak ez dira gauza “diputatugaiak” zein alderdiko hautagaia diren bereizteko.
3/ Hautatzeko sistema: Frantziako demokrazia krisian dago eta porrot egiteko zorian. Ez soilik sistemaren legeek krak egiten dutelako, eta bere arduradun politikoak “ustelkerian” erori direlako. Europa dela, mundializazioa dela, seguritatea dela eta, krisian dago ordezkari politikoak hautatzeko sistema bera. Hiru hilabetean lau hautaketa izan dira: Presidentea, Gobernua eta Legebiltzarra. Alegia, deus ez.
4/ Politikaren moralizazioa: François Bayrou justizia ministro berriak (MoDem) hasiera beretik politika berritzeko eta moralizatzeko Legea galdatu die Macron presidenteari eta Phillipe Edouard lehen ministroari. Hara, paradoxa, atzo Le Canard Enchaîné (zeinek bestela?) aldizkariak “irregulartasunak” antzeman dizkio Bayrouri, bere azken urteotako jarduera politikoan.
5/ Irregulartasunak, hots, ustelkeria(k): eskuinetik ezkerrera, ez dago boterean izandako ezein alderdi “ustelkeriaz” akusatua izatetik libre: Marine Le Pen (FN), François Fillon (LR), Bruno Le Roux Barne ministroa (PS), Richard Ferrand Lurraldeen Kohesio ministroa (En Marche)… Ahal-orotarako demokrazia sistema frantziarrak “krak” egin du.
6/ (Errepublika) En Marche, Frantziaren gaitzaren antidotoa: “En Marche uhin urdinak Frantziako alderdi historikoen eta sistemaren eskema klasikoak hondorarazi ditu” idatzi dugu ere. Alderdi Sozialista K. O. utzi du, Les Rèpublicains kolokan. Politika oilategi bihurturik azeria barnean sartu da eta bazterrak inarrosi ditu. Macron ez da zozoa. LR, PS, MoDem, Ekologistak alderdietako oilo andana jarri ditu Martxan alderdiaren soinupean. (*)
7/ François Bayrou kasua: MoDem da En Marchek itsasoratzeko behar zuen ontzia. Behin itsasoratua “uhin urdina"-k berez egin dezakeela aitzina ikusirik, Bayrouk sentitu du Macronek ez duela bere beharra. Jusitizia ministroa mintzatzen hasia da: “Zerbait esateko dudanean, esango dut!". Ez da giro Gobernuan.
8/ Demokraziaren falazia: Lehen itzulian, “politika berria"-ren zantzuak sentitu dira Hexagono berrian. Macronek iragarritako erreforma bideratzeko gehiengo osoa izan ezean, bere politikak bideratzeko, Legebiltzarraren baiezkoa izan gabe, "legeak" ordenantza bitartez aurrera aterako zituela zabaldu da Eliseoan, Macronen Etxean. Asanblada Nazionalaren funtzioa deuseztatuz, funtsean.
9/ LR alderdiaren hondamendia: PSren hondamenak ez dauka azalpen beharrik. LRen kasua besterik da. LRekoaren hondamendia begi-bistakoa da. V. Errepublikan Legebiltzarreko historian diputatu kopuru apalena 150 izan da. Oraingoan 100 eserleku lor litzake. Bere arazoa da liderrik gabe geratu izana: Sarkozy eta Fillon K.O. Juppe garaiz kanpo. François Bayron da buru eta esperantza. Hala ere, porrotak porrot, LR da Asanblada Nazionalean, En Marche ondoan oposizioko alderdi bakarra. FN, PS eta FIk (Mélenchonen alderdia) ez dute eraginen kapitalismo liberala bermatzeko estabilissement-ak jarri duen eskuinaren ordezkari berria.
10/ Demokraziaren Logiciela edota Softwarea: En Marche (uhin urdina) ez da eskuinekoa, ez erdikoa, ez ezkerrekoa… Ideologiak ez du konta engoitik. Itsas urdina edo urdin turkesa dateke ideologia ezaren kolorea. Macronek Frantzia erreformatu behar du. Agian, VI. Errepublika sor lezake ere. Horretarako, adituek diotenek, demokraziaren Logiciel edota Softwarea aldatu behar ditu. Zein urrun dauden hitz horiek herritarrengandik. Demokrazia ote herritarren botere-gune?
Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.
Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira
"Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]