Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek. Palestinari eta Flotillari babesa adierazteko mobilizazioak antolatu dituzte astearte arratsalderako.
Ofentsiba are gehiago indartzeko asmoa iragarri du Israelgo Gobernuak aste honen hasieran. Armadak Gaza hiria "ekialdetik mendebaldera, Hiri Zaharretik itsasora auzo guztiak" husteko agindua eman die bertan bizi diren palestinarrei, "Hamas garaitzeko unea" dela esanda. Egungo kalkuluen arabera, milioi inguru pertsona bizi dira Gaza hirian.
Joan den astean hasi zen Israel fokua Gaza hirian zehatzago ipintzen. Han bizitzea "arriskutsua" zela iradoki zuen Benjamin Netanyahuk ostiralean, "eraikin altuak" jomuga ipinita, "Hamasen antolakuntza gune" direla argudiatuta. Asteburuan, Al Jazeera-ren arabera, 50 eraikin eraitsi dituzte, eta azken gau honetan, hamalau pertsona hil.
Shifa ospitaleko zuzendaria: “Pazienteekin geratuko gara”
Mohammad Abu Salmia Gaza Hiriko Shifa ospitaleko zuzendariak adierazpenak egin dizkio EFE agentziari. Shifa ospitalea hiriko handienetekoa da, 402 oherekin. Egoera lazgarria deskribatu du medikuak, baina ospitalean lanean jarraitzeko erabakimena azaldu du: “Pazienteekin geratuko gara”.
“Egoera oso arriskutsua da orain (Gaza) hiriko ospitaleetan”, azaldu du Abu Salmiak: batetik, ospitaleak %300ean daudelako beteak, eta, bestetik, pazienteak ezin direlako “Gazako ezein lekutara mugitu, ezta hegoaldera ere”. Azaldu du, esaterako, Shifa ospitaleko inkubagailuetan “ 80 haurtxo baino gehiago” daudela.
“Pazienteekin, zaurituekin eta ospitalean geratuko gara, baina okupazioarekin izan ditugun esperientziak izugarriak izan dira; horregatik, nazioarteko premiazko babesa eskatzen dugu ospitaleentzat eta medikuentzat, eta korridore seguru bat zaurituak ospitalera ekartzeko”, adierazi du.
Flotillaren aurka Tunisian drone bidez
00:35ean eman du Global Summud Flotillak erasoaren berri: lehergailua jaurti du itxuraz drone batek Family deituriko ontzi portugaldarrera, eta su hartu du alde batek. Kalte arinak izan dira, dena dela, eta kide guztiak onik daudela jakinarazi dute.
"Orain lasai egon behar dugula uste dugu, ez espekulatu, eta egiten ari ginenean kontzentratu, ontziak prest utzi Gazara ahalik eta lasterren itsasoratzeko berme handienarekin", adierazi dute ohar bidez. Are, letra larriz, ezerk ez duela "Gazatik arreta desbideratzen" nabarmendu dute; Gazara heltzea da haien helburua.
Igande arratsaldean heldu zen espedizioa Tunisiara, eta han, mugimenduarekin bat egingo duten ontziekin elkartu, eta astearte goizean atzera itsasoratzea zen aurreikuspena. Hala jakinarazi zion ARGIAri Flotillan doan Itziarrek, igandean Tunisian lehorreratu zutenean. Egitasmoan doazenen artean "zaintza estua" dagoela nabarmendu zuen elkarrizketan, eta "ardura handia" dagoela ekintzarekiko. Zigor Olabarria kazetariak Israelen balizko eraso batez galdetu zion, Israelgo Gobernuak "terroristatzat" izendatua dituelako Flotillako kideak, eta Itziarrek honela erantzun zuen: "Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke".
Astelehenetik astearterako gauean gertatu den erasoa baino lehen, espedizioaren lehen egunetan, gauez, droneak sumatu dituzte ontzidia zelatatzen. Uste dute orain, behin Tunisiatik Palestinara abiatuta, maizago izango dituztela gainean, aurreko flotilletan horrela izan baita.
Flotillaren eta Palestinaren aldeko mobilizazioak asteartean
Erasoari erantzunez, Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria ekimenak mobilizatzera deitu du astearte arratsalderako, Bilbon eta Gasteizen. Elkarretaratzeak egingo dituzte Palestina aske! Flotilla aurrera! lelopean: Bilbon, 19:00etan Moyua plazan; Gasteizen, 19:30etan Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean.
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
Atxilotutako hamabi ekintzaileetako batzuk beren herrialdeetara bidaltzen hasi dira, baina zortzik uko egin diote deportazio dokumentuak sinatzeari. Astelehen goizaldean bahitu zuen Israelek Madleen itsasontzia nazioarteko uretan, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura,... [+]
Gazara laguntza humanitarioa eramateko, duela astebete abiatu zen Madleen itsasontzia Sizialiatik (Italia). Askatasunaren Ontzidiak salatu du nazioarteko uretan zihoazela gelditu dituela Israelgo armadak, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura. Israelera eraman dituzte... [+]
Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean... [+]
EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.
Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]
Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.
Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]
Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]
Hiru militante euskaldun ari dira parte hartzen Askatasunaren Ontzidian, Turkiatik Gazara laguntza humanitarioko 5.500 tona material eraman nahi dituen nazioarteko ekimena: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Apirilaren 18an hartu dute Bilbotik... [+]
Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.
Istanbul. Apirilak 25, osteguna.
Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara. AEBetatik,... [+]