"Osasun neurri bat baino gehiago, kontrol soziala handitzen duen neurri bat da Covid ziurtagiria"

  • Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protestara jo dute ostiralean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' izan dute aldarri milatik gora lagunek.

     

Donostian eginiko kontzentrazioko irudia. (Gedar)
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 13an - 07:20
Azken eguneraketa: 08:24

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere aurreko asteburuan sartu zen indarrean Covid ziurtagiria; gaur-gaurkoz, Covid pasaportea derrigorrezkoa da hainbat ostalaritza lokaletara sartzeko edo zenbait ekitalditara bertaratu ahal izateko, eta Eusko Jaurlaritzak eremu gehiagotara zabaldu nahi du ziurtagiriaren derrigortasuna. Hala, neurri berria dela-eta, protestara deitu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak. Gaur iluntzean izan dira kontzentrazioak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan; hain justu, Eusko Legebiltzarraren aurrean, Sabin Etxearen aurrean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, hurrenez hurren.

Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin lelopean batu dira mobilizazioetara mila pertsona baino gehiago. Ozen entzun dira, besteak beste, "Ez da osasuna, kontrol soziala da", "Covid pasea kontrol soziala da" edota "Diktadura burgesari aurre egin" oihuak.

"Osasun neurri bat baino gehiago, kontrol soziala handitzen duen neurri bat da Covid ziurtagiria", salatu du GKSk: "Erabat normalizatu da koronabirusaren hedapenari salbuespen politiken bitartez erantzutea, eta badirudi birusari aurre egiteko modu bakarra eskubideen urraketak eta kontrol sozialaren handitzea direla".

"Koronabirusaren gaineko burgesiaren kudeaketa" jarri dute jopuntuan, eta hiru ideia nagusiri egin diete azpimarra: ziurtagiriaren derrigortasunak "farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten" diela, "kontrol sozialerako bitarteko bat" gehiago dela, eta ez duela "osasun arazoaren aterabide errealik" mahaigaineratzen.

Kontrol mekanismoak etengabe garatzen eta areagotzen ari diren honetan, "osasungintza sistema indartsu eta unibertsal baten beharra eztabaida publikotik guztiz kanpo geratu" dela ere azaldu dute GKSko kideek. "Egungo gizarte kapitalistan" osasunaren auzia "lehen mailako arazo" bat dela diote, baina horri ezingo zaiola inola ere "aterabide integral eta errealik eman osasun politika burgesen bitartez".

Irakurri hemen GKSk Covid ziurtagiriaren harira egindako adierazpen guztiak.

Bilbon Sabin Etxearen aurrean egin zuten kontzentrazioa. (Gedar)
Bilbon Sabin Etxearen aurrean egin zuten kontzentrazioa. (Gedar)
Donostian Gipuzkoako Aldundiaren aurrean bildu dira. (Gedar)
Donostian Gipuzkoako Aldundiaren aurrean bildu dira. (Gedar)
Gasteizen Eusko Legebiltzarraren aurrean egin duten protesta. (Gedar)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte Koordinadora Sozialista
Erkorekak GKSk Gasteizen "eragindako istiluak" salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


2024-04-02 | Hala Bedi
GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen isiltasuna deitoratu

Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Guztiontzat kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak aldarrikatu ditu Itaiak

Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude