Elkartasun uholdea jaso dute ostegunean Glavistako langileek. Guardianeko enpresa batzordeak 24 orduko grebara deitu du, Glavistako kideei babesa adierazi eta zuzendaritzari enpresaren bideragarritasuna bermatu dezan exijitzeko. Grebak guztiz gelditu du Guardianeko ekoizpena. Arratsaldean manifestazio jendetsu batek ehunka lagun atera ditu Laudioko kaleetara.
Aiaraldea lanpostuen defentsan altxatu da beste behin ere, Glavistako 240 langileen alde. Izan ere, Glavistaren hartzekodunen lehiaketa eta erosketa prozesua bertan behera geratzeko arriskuak kinka larrian jarri du bertako langileen etorkizuna. Horren aurrean manifestazio jendetsu bat atera da ostegun arratsaldean Laudioko kaleetara. Glavistako lantegi ataritik abiatuta, fabrikaren bideragarritasuna bermatuko dituzten neurriak exijitu dituzte eskualdeko ehunka herritarrek.
Guardianeko langileengandik jaso dute Glavistako beharginek babesik estuena. Guardianeko enpresa batzordeak 24 orduko grebara deitu du osteguneko, bertako zuzendaritzari Glavistaren bideragarritasuna bermatzeko urratsak eskatzeko. Izan ere, Estatu Batuetako multinazionalak hartutako erabakiek hartzekodunen lehiaketa irtenbiderik eta alternatibarik gabe utzi dute. Langileek Guardianeko zuzendaritzari inplikatutako aldeekin irtenbidea negoziatzea eta Glavistaren bideragarritasuna ziurtatzea exijitu nahi diote.
Hori bakarrik ez, piztutako egoerak Guardian enpresa ere kaltetu dezakeela uste du enpresa batzordeak, Laudioko lantegiaren inguruan "deskonfiantza" sortuz, eta honen etorkizuna kolokan jarriz.
Grebak erabateko arrakasta izan du. Guardianeko produkzioa etenda egon da egun guztian zehar, eta zerbitzu minimoek baino ez dute zeharkatu lantegiko atea. Halaber, bi enpresa batzordeek bat egin dute goizean goiz egindako piketean eta eguerdian egin duten elkarretaratzean.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.