Herrietako denda txikiei laguntzeko bonu txartelak erosteko aukera ematen du Kuttuna webguneak

  • Koronabirusa dela-eta herrietan itxi behar izan duten merkataritza eta zerbitzu txikiei laguntzeko aukera ematen die herritarrei Oñatiko Magnet kooperatibak sortu duen Kuttuna web plataformak. Izan ere, denda eta zerbitzu txiki horietako bonu txartelak erosteko aukera ematen du, beraz, bonu txartela orain ordain dezakete herritarrek eta produktuak eta zerbitzuak dendek ateak berriz irekitzean eskuratu.


2020ko apirilaren 13an - 17:47

"Denda eta zerbitzu hauetan erabiltzeko bonu txartelak erosiz, herritarrek euren denda kuttunak zaindu ditzakete egoera larri honetan. Konfinamendu egoera bukatzean eta dendak eta zerbitzuak berriro irekitzean, bonu txartelak erabili ahalko dituzte, produktu eta zerbitzuekin trukatuz. Bitartean, saltoki hauek diru-sarrera batzuk izan ditzakete konfinamendu egoerak jarraitzen duen bitartean". Horrela aurkezten du Kuttuna.org webguneak ekimena.

Oñatiko Magnet kooperatibak produktu eta zerbitzu digitalak ekoizten ditu eta berak sortu du ekimena, "gure herriko dendari, ostalari eta profesional autonomen egoera ikusita".

Bederatzi herritako 29 denda daude dagoeneko Kuttuna-n

Herri hauetako dendak daude bonu bidez funtzionatzeko aukera ematen duen Kuttunan: Arrasate, Oñati, Zarautz, Bergara, Soraluze, Legazpi, Antzuola, Aretxabaleta eta Azpeitia. Guztira hogeita bederatzi denda dira.

Nola erosi bonu txartelak?

Erosketa egin ahal izateko Kuttuna.org-en erregistratu behar da lehenik, erabiltzaile bezala. Ondoren, herriko gustuko dendari, ostalari edo profesionala bilatu eta zenbat euroko bonu txartela erosi aukeratzen da. "Diru hau zuzenean merkatariari bideratuko zaio" ziurtatu du Kuttuna.org-ek.

Bonu txartela Kuttuna.org-eko erabiltzaile kontuan eskuragarri izango du erosi duenak, eta PDF formatuan ere eskuratu ahalko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude