Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea helburu duen proiektu hau.
Kanpus bakoitzeko Ikasle Mugimendua buru belarri aritzen da lanean, urte osoan zehar ematen diren eztabaidak, sortzen diren kezkak edo sortzen dugun jakintza egun hauetan zehar plazaratzeko. Bizi eredu berri bat eraiki nahi dugu eta jakintza esparrutik gure ekarpena egiten diogu horri. Gure jakintza eta eztabaidak harreman sozial berriak eraikitzera begira garatzen ditugularik.
Iaz, aurrerapauso handi bat eman genuen, San Mameseko fakultatean Herri Uni nazionala burutuaz. Euskal Herriko txoko ezberdinetako ikasleria elkartu ginen bertan, eztabaida bateratuak eta elkar harremantze bat eman genezan. San Mameseko zuzendaritzak gure aurkako jarrera hartu zuen ordea, indar polizialak bidali zituelarik gu kanporatzera. Hala ere, aurten ere Ikasleok, zapalduon interesak defendatuko dituen hezkuntza eredua eraikitzeko konpromisoan berresten gara. Beharrezkoa ikusten dugu gaur egungo hezkuntza ereduaren eta Euskal Herriko unibertsitate guztien izaera klasista azaleratzea, eta horregatik dugu beharrezkoa gure hezkuntza propioa eraikitzea.
Aurten, inoiz baino biziago gatoz. 2 eguneko egitaraua osatu dugu. Jorratuko ditugun gaiek helburu zehatzak izango dituzte, ezkutatua ageri zaigun errealitatea ezagutzeko tresnak geureganatzen joatea, Euskal Herrian eztabaida gai ditugun edukiak mahai gaineratzea eta harreman sozial berriak eraikitzerako garaian beharrezko zaizkigun jakintzetan sakontzea. Besteak beste, mintzagai izango ditugun gaiak hauek izango dira, kontrakomunikazioa, genero zapalkuntzaren bilakaera, Langile Boterearen eraikuntza, Kataluniako testuingurua, Italiako mugimendu autonomoa, margoketa tailerra, software librea… eduki hauek bost bloketan banatuko ditugu.
Martxoaren 14 eta 15an beraz, Herri Unibertsitate Nazionala burutuko dugu Ibaetan, Donostiako kanpusean. Bi egun horietan zehar, hainbat eztabaida izango dira. Bloke horiez gain, gauean kantu afari, ekitaldi eta hainbat tailerrekin amaituko dugu eguna. Herri Unibertsitateari amaiera emateko berriz, martxoaren 15ean mobilizazio bat burutuko dugu, eguerdiko 13:30ean Ibaetatik abiatuko dena. Manifestazioa, “Hau ez da gure hezkuntza, Herri Unia eraiki!” lemapean egingo dugu, gaur egungo hezkuntza ereduak gure interesak ez dituela defendatzen aldarrikatu nahi baitugu. Beharrezkoa ikusten dugu gaur egungo hezkuntza ereduari merkatuak baldintzatuko ez duen hezkuntza kontrajartzea, horra hor geure bidea, Herri Unibertsitatea.
Hau horrela, Herri Unibertsitate Nazionalean parte hartzeko deia egitea besterik ez zaigu geratzen. Guztion parte hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa baita, gure hezkuntza propioa eraikitze bidean. Beraz, zita garrantzitsua dugu martxoak 14 eta 15ean Ibaetan, guztiok baitugu zer esana eta zer egina proiektu honen baitan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]