Zer egin Sanferminekin?

  • Herri Sanferminak plataformaren ustez oso zaila izango da 2020ko sanferminak uztailean egitea. Iruñeko alkateari eskatu diote San Ferminetako Mahai ofiziala biltzeko eta eragile guztien artean aztertzeko zer egin.


2020ko apirilaren 14an - 17:05
Iazko irudia errepikatzea oso zaila izango dela uste du Herri Sanferminak plataformak. Argazkia: euskalerriairratia.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Plataformak agiria plazaratu du eskaera egiteko eta dioenez aukera asko daude sanferminak uztailean ez ospatzeko edo atzeratzeko. Erokeriatzat jo dute uztailean milaka lagun elkartzea Iruñean, osasun larrialdia kontuan hartuz gero. Jaiak gozamena badira ere, aurreko lan asko egoten dela adierazi du plataformak eta prestaketa lanetan aritzen diren taldeak ugari direla: herri eragileak, tabernariak, dantzariak, fanfarreak, antzerkigileak, soinu teknikariak eta abar. Jaiaren protagonistak direla dio plataformak eta haien osasuna eta zaintza lehen lerroan jarri behar direla.

Arduraz eta erantzukizunez jokatzeko unea dela azpimarratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude