Heriotza zigorrik ez Pablo Ibarrentzat

  • Bizi osorako espetxealdia ezarri dio Floridako epaitegiak. Ibarren senideak pozik agertu dira, baina errugabea dela defendatzen dute, eta epaiketa berria eskatzeko izapideak hasiko dituztela jakinarazi dute.


2019ko maiatzaren 23an - 08:36
Pablo Ibar Floridako epaitegian
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Floridako Fort Lauderdaleko epaitegiak eman du epaia. Pablo Ibarri heriotza zigorra kendu, eta bizi osorako espetxealdia ezarri dio. Herri epaimahaia hamabi lagunek osatu dute. Nahikoa zen haietako bat heriotza zigorrarekin ados ez agertzea, eta defentsak hori lortu du. Fiskala irmo mantendu da heriotza zigorraren alde.

Ibarren familia eta Heriotza Zigorraren Aurkako Pablo Ibar Elkartea pozik agertu dira erabakiarekin. Pozik, baina ez konforme; Ibar errugabea dela defendatzen dute. Hori dela eta, epaiketa berria eskatzeko izapideak hasiko dituztela jakinarazi dute jada. Bideak luze joko du, edonola ere. Bien bitartean, Ibar heriotza korridoretik aterako dute, bizi-baldintzak hobetzea ekarriko diona. Besteak beste senitartekoen bisitak izango ditu, hiru urtez pantaila bidez soilik erlazionatu ostean.

2000. urtean heriotza zigorrera kondenatu zuten Ibar. 2016an Floridako Epaitegi Gorenak epaiketa berria agintzea lortu zuen defentsak, frogen ahultasuna eta zigortuak izan zuen defentsa eskasa argudiatuta. Aurtengo urtarrilaren 19an epaitegi berri batek heriotza zigorrera kondenatu du berriz ere jatorri euskalduneko amerikarra. Oraingoan, ordea, epaiketa berria lortzekotan, ezinezkoa litzateke Ibar heriotza zigorrera kondenatzea.

46 urte, 25 espetxean

1994an Floridako klub batean hiru pertsona hiltzea leporatzen diote Pablo Ibarri. Gertaeratik bi astera atxilotu zuten droga trafikoarekin erlazionatutako polizia operazio batean. Ibarrek hasieratik onartu du droga kontuekin lotura izatea, baina uneoro ukatu du hilketekin zerikusia duenik. 46 urte ditu, 25 eman ditu espetxeratua, horietarik 16 heriotzaren korridorean. AEBetan 2.721 pertsona daude preso heriotza korridoreetan, 354 Floridako Estatuan.


Irakurri gehiago: Justizia Gizartea AEB Nazioartea Amerika
Justizia kanalean gehiago
2026ko martxoaren 25
Arantzazu Beitia - Roberto Villate. “Egia eta Justizia Kermanentzat”
"Diskotekako atezainak azpikeriaz hil zuen Kerman"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.