“Heriotza-enpresak ez dira ongi etorriak EHUn, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten!”

  • EHUko Ingeniaritza eskolak antolatutako jardunaldi bat dela-eta, Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeko kideak Bilboko San Mames atarian elkartu dira. Salatu dutenez, ikasleei hainbat lanbide ezagutarazteko enpresa gonbidatuen artean badaude armagintzarekin zerikusia dutenak.


2020ko otsailaren 6an - 16:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elkarretaratzea egin dute, eta hainbat lagun lurrean etzanda, ikusarazi nahi izan dute halako enpresen eta negozioaren atzean dagoen tragedia. "Era zuzenago edo ez hain zuzenago batean, beste herrien suntsiketaren erantzuleak diren enpresetan lan egitea eta enpresa hauekiko kolaborazioak izatea normaltzat agertzen da", azaldu dute.

EHUko zuzendaritzak "etika, balioak, begirunea" eta antzeko hitzak ahotan darabiltzala azaldu dute, baina bitartean ez duela arazorik "heriotza eta suntsiketa eragiten dituzten jardueretan parte hartzeko, unibertsitate publikoan garatutako ezagutzaren parte bat horretara bideratuz". Gogorarazi dute, gainera, halako jardunaldiak ohikoak direla.

"Horregatik guztiagatik kontzentratu gara gaur hemen, beste herrien suntsiketarekin eta pertsonen heriotzarekin aberasten diren enpresak ongi etorriak ez direla esateko".

Mugarik Gabeko Ingeniaritzak egindako irakurketa osoa Argiaren Plazan.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.