“Herio latza hüllantzen ari hiz”


2021eko abuztuaren 05ean - 14:21
Azken eguneraketa: 16:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurtengo uztailak 25ean, Zuberoako lau herrik —Ainharbek, Ezpeize-Ündüreinek, Sarrikotapeak eta Ürrüstoi-Larrabilek— Jean-Louis Davantek idatzitako Abdelkader pastorala antzeztu zuten Ürrüstoiko errebote plazan, Covid.19ko izurritearen erruz urtebetez atzeratu eta gero. Izan ere, Covid-19 gaitzaren kontrako segurtasun neurriak betez eseritako jendartea mila ikusliarretara mugatu behar izan zen, plazaren alboetan jende andana adi-adi egonda ere. Jean Luois Davant idazle eta euskaltzainak idatzitako pastoraleko testuak frantses armada inbaditzailearen kontra borrokatu zuen Abdelkader buruzagi aljeriarraren trajedia jorratzen du, pertsonaia benetan interesgarria frantsesekiko gudatik haratago.

Alabaina, ez da pastoralaren antzerki-emanaldiaren arrakastak edo Adbelkaderrek berak nire ondoko lerro hauek iradokitzen dituztenak, aurreko asteetan ARGIA aldizkari honetan pastoralaren antzezpen lanen gainean irakurritakoa baizik: Zuberoan, Euskal Herriko beste lurralde gehienetan bezala, euskararen erabilera ahulduz joan da azken hamarkada hauetan. Transmisio guti egin da familietan eta belaunaldi oso batek ez du euskara ikasi. Xiberoko Pettarran, pastoralari esker, euskaraz murgiltzeko parada dutela erran diote Kanalduderi erreportaian agertzen diren arizaleek.

Egia esan, ezer berririk ez, batez ere Zuberoa aldean usu ibilitakoentzat. Nik neuk, Zuberoa ondoko Antze herrixka bearnetarrean lagun batzuen etxean hainbat aldiz oporretan egon naizenez, betiere Montori, Barkoxe, Atharratze, Maule eta abar bisitatzera profitatu dut. Tamalez, herri guztiotako plazetan ez da ia inoiz euskararik aditzen, ez baldin bada, noski, Hegoaldetik etorritako euskaldunona, batek daki Benitok eta enparatuek hegoaldeko euskal belarrietara propio moldatutako zuberotar kantu zahar herrikoiak etengabe entzundakoan bultzatuta edo, batez ere erebertako edadetuei euskaraz egiten saiatzen garelarik. Horren harira ere laster akordura etorri zait behin batean, Barkoxeko taberna bateko terrazan nengoela, ikusi eta aditutako neskatila “txantxiku” bat bertako bi nagusirekin hitz eta pitz ari zela bere txantxikuera ahalik eta txukunen baturatzen saiatuz. Bi gizon heldu zuberotarrek üska ederrean erantzuten zioten, noski, euren artean frantsesez barra-barra egin bitartean. Lehen esan bezala, aurretiaz ez dakigun ezer berririk ez, wikiak berak emandako datuak ezin argi eta etsigarriagoak baitira: Zuberoako jatorrizko hizkuntza euskara da, zuberera, ia lurralde osoan. Euskarak atzera egin du, azken mendean batez ere, frantsesaren mesedetan, eta euskaldunen ehunekoa gero eta txikiagoa da: 1866-2001 bitartean, hiru herritarretik bi euskal hiztun izatetik (% 65,0), lautik bat edo gutxiago izatera pasatu dira (% 22,8). Dena dela, % 22,8k euskaraz badakite ere, erabilera oso apala da (% 5,8). Izan ere, eta inolako probokazio asmorik gabe errealitatea gordina baita, esan liteke Arabako Montoria herrixkan euskaraz dakiten haurrak topatzea guztiz errazagoa litzatekeela, eta hein batean ere guztiz logikoagoa Araba aldean ikastolen sarea sendo eta hedatuagoa baita Iparraldekoa baino euskararen ofizialtasunari esker, Zuberoako Montori herrian baino.

Gauzak horrela, zer pentsa Zuberoako euskalgintza tradizionalaren ekitaldirik adierazgarri zein ezagunenetariko batean partaide gehienek Jean Louis Davanten testua buruz ikasi behar dutenean euskaraz ez dakitelako familietako transmisioa arestian eten, doi-doi hamarkada bakar batean. Eten da, bai, eta oso bitxia da, benetan gogoeta egitekoa, aspaldi eten ez izana, hau da, frantses barne-kolonialismoaren indarra pil-pilean zegoenean, euskaldun gehienen artean ozta-ozta inolako hizkuntza kontzientziarik ez zegoenean, eta ez ordea azken hamarkadotan, nola edo hala Hegoaldeko XX mendearen azken laurdeneko euskaltzaletasun suspertuaren oihartzuna Iparraldera iritsi denean ezinbertzez, esan dezagun 1969 urtean Arrangoitzen Iparraldeko lehenengo ikastola sortu, eta honekin batera Seaska ikastolen mugimendua, edota 1984 urtean lehenengo Herri Urrats ospatu eta gero. Egia da, jakina, oso aintzat hartzekoa dela gaur egungo frantses estatu jakobinoak frantsesa ez diren herri hizkuntza guztien kontrako politika, edo hobeto esanda bazterketa instituzionala, hizkuntzon erabilera gero eta gehiago gutxitzeko asmotan, hots, frantsesaren erabateko nagusitasuna behin betikoa izan dadin. Badirudi, haatik, globalizazio zein digilitazioaren garaiotan eskualdun anitz eta anitzek men egin diotela nahita frantsesaren nagusitasun horri euskararen kalterako, gutxienik eguneroko bizitzatik ezabatzeraino, batik bat aspalditik arian-arian dagoen euskaltzaletasunari muzin eginez eta behialako frantses eskola nazionalaren asmo zein trikimailu gaiztoak hain agerian utzita ere.

Zer dela eta? Eztabaida oso zabala litzateke hemen luze jorratzeko, alegia. Hala ere, ondorioa ordea begi bistan dago, Zuberoan zein Euskal Herri osoan, euskararen erabilpenaren etengabeko jeitsiera. Ürrüstoiko pastoralaren partaideen artean anitzak dira euskara berreskuratzeko ahaleginetan ari direnak haien etxeetan irakatsi ez zietelako edo auskalo noiz, nola edo non galdu zutelako. Alabaina, galdera oso agerikoa; zuberotarrok euskara benetan berreskuratu eta gero euskara etxe edo kaleetara itzuliko al da? Erantzuna Araba bezalako lurralde batean omen dugu, han euskara XVIII-XIX mendeetan zendu baitzen kasik, gaur egun ordea, ikastola zein euskaltegien bidez eta 2016ko datuen arabera, ezagumena %ko 23,9a da, erabilpena, berriz, eremuka izanda ere ezta inoiz %10ra iristen. Esan liteke Araban euskara eskola barruko hizkuntza dela gehienbat, eta eskolatik at euskaltzaleen guneetara mugatzen dela halabeharrez. Hori izango al da Zuberoako euskararen etorkizuna benetako berreskurapen saio bat egin egin ezkero? Bertzela erranda, Zuberoako pastoralen etorkizuna eskola barnean edota euskaltzaleak biltzeko propio antolatutako guneetan baino euskaraz eginen ez duten euskaldunberrien esku egonen da soil-soilik Zuberoako euskaldunzahar gehienak zendu eta gero? Euskara ez al da dagoeneko euskalgintzari kosta ahala kosta eusten dioten euskaltzaleen afera, baliteke obsesioa, bakar-bakarrik, gainerako euskaldunen hizkuntzaren etxe zein kaleko erabilpen edo transmisioarekiko arduragabekeria gero eta ageriagoa izan arren? Eta are doiagorik, agian makurragorik ere, galdetuta: euskalgintza osoaren etorkizuna Zuberoako pastoralarena izanen al da, euskara koplak kantatzeko baino erabiliko ez duten sasi-euskaldunena?

Galdera zorrotzak, bai, beharbada bihurriak; baina, oso zintzoak eta premiazkoak ere duela gutxi Berria egunkarian Sardiniako jatorrizko hizkuntzari buruzko erreportaje batean honakoak irakurritakoan: Italiako Estatistika Institutuaren arabera, eremu publikoan herritarren %3k erabiltzen dute sardiniera, eta %87k italiera. Sardiniar gehienentzat, beren nortasuna oso lotua dago beren hizkuntzari.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude