Hendaia Film Festivala abian da, 35 film labur eskainiko ditu

  • IV. Hendaia Film Festibalak 35 film labur eskainiko ditu bi sail ofizialetan. Emanaldiak Les Variétés zineman eta Mendi Zolan kulturgunean izanen dira, urriaren 13,14 eta 15ean. Anjela Mejiasek zuzentzen duen HFF festibalak eremu urriko komunitateak ditu ardatz nagusia eta Begiradak elkartearen laguntzaz antolatua da.


2016ko urriaren 12an - 07:17
IV. Hendaia Film Festivalak 35 film labur emanen ditu bere bi sail ofizialetan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hendaia Film Festibala (HHF) Frantziako Estatuko zine eremu urriko taldeen inguruko film labur lehiaketa da, hedadura eta ospez bigarrena. Lehiaketako emanaldiez gain, Hendaiako eskola ezberdineko umeei zuzendutako emanaldiak ere antolatu dira.

Lehiaketaz kanpo, Tupac Pinilla kubatarraren Otra pelea cubana contra los demonios y el mar, Eugène Green frantziar-estatubatuarraren Faire la parole. Festibalari amaiera emanen dion Fermin Muguruza euskaldunaren Nola? dokumentala New Orleansen filmatuta dago.

Guillaume Valle ‘Ouchini’ margolaria eta Philippe Herbet eta Julio Irisarri argazkilarien erakusketak osatu dute programa oparoa. Besteak beste, artista, zuzendariekin eta zinema munduko profesionalekin batera Ideiatik zuzendaritzara izeneko topaketa irekia ere egingo da.

Sail ofizialeko epaimahai burua Dominique Attal ekoizle frantziarra da. Mahaikideak berriz, Margarita Saad frantziar-uruguaitar artista plastikoa, José Rosas idazle-kazetari perutarra eta Jean Francois Tifou musikagile frantziarra.

Akitania/Euskadi sailari dagokionez, epaimahai burua Fermin Muguruza musikari eta zine zuzendari polifazetikoa da. Mahaikideak, Cécile Alchuteguy, Olatz Beobide aktore eta zuzendari euskalduna eta Anton Zolotov zuzendari errusiarra.

Anjela Mejias irundar-hendaiarrak zuzentzen duen HFF festibalak eremu urriko komunitateak ditu ardatz nagusa eta tokiko Begiradak elkartearen laguntzaz antolatua da. Aurtengo lehiaketa saileko 35 film laburrak, 796 proiektuen artean aukeratuak izan dira.


Irakurri gehiago: Zinema Kultura
Zinema kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 21
Fina Salegi. Autoikaskuntza eta ausardia
"Berriz jaioko banintz artzain izango nintzateke"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.